Eduki publikatzailea

Biztanleria Aktiboaren Estatistika. Nafarroa 2000 eremuak

Argitalpen-data: 2024-ots-16 Datuen erreferentzia: 2023ko laugarren hiruhilekoa

Azken 12 hilabeteetan, landunen kopuruaren igoerarik handiena, termino erlatiboetan, ‘Erribera Garaia’ eremuan erregistratu da (% 2,7)

Jarduera-tasarik handiena ‘Iruña’ eremuan erregistratu da (% 62,3), eta 0,06 portzentaje-puntuko jaitsiera gertatu da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta.

Lana. Nafarroan, 1.200 landun gutxiago daude 2023ko laugarren hiruhilekoan (% 0,4 gutxiago), eta 297.800 dira guztira. Azken hamabi hilabeteetan, berriz, 4.800 landun gehiago daude, eta, beraz, % 1,6ko igoera izan da.

Langabezia. Langabeen kopurua aurreko hiruhilekoan erregistratutakoaren antzekoa izan da, eta 30.600era iritsi da. Azken 12 hilabeteetan, 2.300 langabe gutxiago daude, hau da, % 6,9 gutxiago.

Jarduera-tasa. Jarduera-tasak 0,4 puntu egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 0,3 puntu iazko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 59,1ekoa izan da. Tasarik handiena ‘Iruña’ eremukoa izan da, eta % 62,3ra iritsi da. Beraz, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2 hamarren txikiagoa izan da. Haren atzetik, ‘Ipar Mendebaldea’ eta ‘Tuteraldea’ kokatu dira, % 56,6ko eta % 56,3ko tasarekin, hurrenez hurren.

Langabezia-tasa. Nafarroako langabezia-tasa % 9,3ra iritsi da; 0,03 portzentaje-puntuko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 0,8 puntuko jaitsiera azken 12 hilabeteetan. Langabezia-tasarik handienak izan dituzten eremuak honako hauek dira: ‘Tuteraldea’ (% 11,0) eta ‘Estellerria’ (% 9,4). Tasarik txikiena, berriz, ‘Ipar Mendebaldea’ eta ‘Pirinioaldea’ eremuetan gertatu da (% 7,9).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez