Eduki publikatzailea

Biztanleria aktiboaren inkesta

Argitalpen-data: 2024-api-26 Datuen erreferentzia: 2024ko lehen hiruhilekoa

Langabezia-tasa % 8,82koa da, autonomia-erkidegoetako seigarren baxuena, aurreko hiruhilekoan baino 0,43 portzentaje-puntu txikiagoa

Landunak. Okuptuen kopuruak gora egin du, eta 1.100 okupatu gehiago dira (% 0,36 gehiago) 2024ko lehen hiruhilekoan; guztira, 303.900 dira. Azken hamabi hilabeteetan, 15.400 okupatu gehiago egon dira; alegia, % 5,35eko igoera egon da, aurreko hiruhilekoan erregistratutako tasa baino 3,64 portzentaje-puntu txikiagoa.

Biztanleria langabea. Pertsona langabeak 1.500 gutxiago dira 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, eta 29.400 dira. Termino erlatiboetan, langabeziaren hiruhilekoko aldakuntza –% 4,78koa da.

Langabezia-tasa. Nafarroan, langabezia-tasak 0,43 portzentaje-puntu egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 8,82koa da, Espainiako erkidego guztietako laugarren baxuena. Azken 12 hilabeteetan, tasa horrek 3,40 portzentaje-puntu egin du behera.

Biztanleria aktiboa. Biztanleria aktiboak behera egin du, eta 400 pertsona gutxiago dira urte honetako lehen hiruhilekoan; guztira, 333.300 dira. Gizonak 2.200 gehiago dira, eta emakumeak, berriz, 2.600 gutxiago. Aktiboen hiruhilekoko aldakuntza-tasa –% 0,11koa izan da. 

Etxeak. Foru Komunitatean, 270.500 etxe daude guztira, eta, haietatik, 194.300ek kide aktiboren bat dute (okupatua edo langabea), eta gainerakoek (76.300 etxek) ez dute kide aktiborik.

Nafarroan, 11.700 etxek kide aktibo guztiak dituzte langabezian; 2023ko aldi berean baino 3.700 gutxiago dira.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez