Eduki publikatzailea

Lan kostuari buruzko hiruhileko inkesta

Argitalpen-data: 2024-mar-15 Datuen erreferentzia: 2023ko laugarren hiruhilekoa

Nafarroan, lan-kostua % 4,4 igo da 2023ko laugarren hiruhilekoan, 2022ko aldi berarekin alderatuta.

Urte arteko bilakaera. Enpresen langileko eta hileko lan-kostua 3.446,70 eurokoa izan da 2023ko laugarren hiruhilekoan Nafarroan. Hortaz, % 4,4ko aldakuntza gertatu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. 

Erkidegoen arabera. Nafarroako kostua Estatuko batez besteko kostua baino 300,71 euro handiagoa izan da, eta hirugarren handiena da, Madrilgo Erkidegoaren (3.687,35 euro) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (3.643,50 euro) atzetik. Extremadurak, berriz, kosturik txikiena izan du: 2.501,06 euro langileko.

Kostuaren osagaiak. Nafarroako guztizko lan-kostutik, 2.596,56 euro Soldata Kostuei dagozkie (% 3,7ko igoera izan da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta), eta 850,14 euro Beste kostu batzuei  (2022ko aldi berean baino % 6,3 gehiago). 

Espainia osoa. Enpresen lan-kostua 3.145,99 eurokoa izan da (% 5,0), soldata-kostua 2.359,38 eurokoa (% 4,0) eta beste kostuak, berriz, 786,61 eurokoak (% 8,0).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez