Eduki publikatzailea

Familia aurrekontuei buruzko inkesta

Argitalpen-data: 2023-uzt-28 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

2022an etxeko batez besteko gastua 35.029,48 eurokoa izan zen, eta % 7,2 igo zen aurreko urtearekin alderatuta

Bilakaera. egoitza Nafarroan duten etxeen gastu osoak % 8,5 egin zuen gora, eta pertsonako batez besteko gastua 14.189,64 eurokoa izan zen, 2021. urtearekin alderatuta igoera % 7,9koa izanik.

Gastua gehien handitu duten taldeak. Garraioa. Igoerarik aipagarriena izan zuen, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta % 46,5ekoa, eta atal guztietan igo zen: ibilgailuen erosketan, ibilgailu pertsonalak erabiltzean eta garraio-zerbitzuetan.

Gastua gehien murriztu duten taldeak. Altzariak, etxeko gauzak eta etxearen mantenimendu arrunterako gaiak: kasu honetan aldakuntza-tasa negatiboa % 27,1ekoa izan zen eta etxeko batez besteko gastua 1.195,90 eurokoa.

Irakaskuntza: -% 27 jaitsi zen, eta etxeko batez besteko gastua 444,35 eurokoa izan zen.

Gastuen banaketa.  Gasturik handiena hiru talde handitan metatu zen: Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk: talde honetako gastuak etxeko aurrekontu osoaren ia herena hartu zuen (% 32,5). Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak: aurrekontuaren % 16,9 hartu zuten eta Garraioak etxeko aurrekontu osoaren % 12,5 hartu zuen.

Emaitzak autonomia erkidegoaren arabera. Nafarroako Foru Erkidegoa 2022an pertsonako batez besteko gasturik handiena izan duen hirugarren autonomia-erkidegoa da (14.189,64 euro), Euskal Autonomia Erkidegoaren (15.103,46 euro) eta Madrilgo Komunitatearen (14.325,91 euro) atzetik.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez