Eduki publikatzailea

Nafarroako Soldata Egituraren Urteko Inkesta

Argitalpen-data: 2023-eka-20 Datuen erreferentzia: 2021 urtea

Langile bakoitzeko, urteko batez besteko soldata gordina 28.459,37 eurokoa izan da 2021ean Nafarroan, aurreko urtean baino % 1,7 handiagoa

Urteko batez besteko soldata gordina. 28.459,37 eurokoa izan da langile bakoitzeko, 2021. urtean; aurreko urtean baino % 1,7 handiagoa.

Soldata-arrakala. Emakumeen urteko batez besteko soldata 24.809,14 eurokoa izan da, gizonen (31.643,22 €) % 78,4koa, Espainiakoa baino baxuagoa (% 81,6).

2021. urtean, soldata gordin handienak honako hauetan jaso dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainiako batez besteko soldata gordina baino % 20,0 handiagoa; Madrilgo Erkidegoa (% 14,0), eta Nafarroako Foru Komunitatea, hirugarren lekuan, estatukoa baino % 9,9 gehiagorekin. Hiru erkidego horiek, Kataluniarekin batera, urteko batez besteko irabazia estatuko batez bestekoa baino handiagoa izan dute.

Industria izan da soldata handienak izan dituen sektore ekonomikoa, batez bestekoa baino % 10,4 gehiagorekin; soldatarik baxuenak, aldiz, Zerbitzuen sektorean izan dira —jarduera-motak askotarikoak izanik—, batez bestekoa baino % 5,3 gutxiago

Kontratuak. Iraupen mugagabeko kontratuak dituzten langileen urteko batez besteko irabazia batez bestekoa baino % 5,3 handiagoa izan da; iraupen mugatuko kontratuak dituztenen kasuan, ordea, irabazia batez bestekoa baino % 21,0 txikiagoa izan da

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez