Eduki publikatzailea

Desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun-egoerei buruzko inkesta (DAMI)

Argitalpen-data: 2022-mai-27 Datuen erreferentzia: 2020 urtea

Nafarroako Foru Komunitatean ia 50.000 pertsonak (78,1 mila biztanleko) esan zuten desgaitasun motaren bat edo mugaren bat dutela

Desgaitasuna sei urteko eta gehiagoko pertsonetan. Adinaren arabera, etxeetan bizi eta desgaitasuna edo muga duten pertsonen % 77,5ek 55 urte edo gehiago zituen. Pertsona horietatik, bostetik hiru emakumeak ziren

Desgaitasun mota. Mugikortasun-arazoak izan ziren desgaitasun-mota ohikoenak sei urteko eta gehiagoko pertsonen artean, mila biztanleko 42,9ko tasarekin. Sexuaren arabera, tasa handiagoa izan zen emakumeen artean (44,9, eta gizonen artean 40,8).

Enplegua eta desgaitasuna. 2020an, desgaitasuna duten 14.662 pertsona zeuden, guztira, lan egiteko adinean (16 eta 64 urte bitartean). Kopuru horretatik, 9.312 gizonak ziren eta 5.350, emakumeak.

Pertsona horietatik, lautik batek esan zuen lanean ari zela (gizonen % 26,8 eta emakumeen % 22,8), ia 4.000 pertsonak.

Etxeak. Nafarroako etxeetako % 17,1en, gutxienez desgaitasuna duen pertsona bat bizi zen 2020an. 12.000 etxe baino gehiagotan, desgaitasuna duen pertsona bakarrik bizi zen.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez