Eduki publikatzailea

Lan-kostuaren urteko inkesta

Argitalpen-data: 2023-uzt-26 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Langile bakoitzeko kostu gordin osoa 36.826,89 eurokoa izan zen Nafarroan 2022an, aurreko urtean baino % 3,9 handiagoa

Lan-kostu garbia. Datu gordinetik Administrazio Publikoetatik dirulaguntza eta kenkari gisa jasotako 209,08 euroak kentzen badira, 36.617,81 euroko kostu garbia ateratzen da. Kostu garbi horrek % 3,9ko igoera izan du.

Nafarroako Foru Komunitatea. Laugarren postuan dago, langileko 36.617,81 euroko lan-kostu garbiarekin, Madrilgo Erkidegoaren (40.131,84 euro), Euskal Autonomia Erkidegoaren (36.624,16 euro) eta Kataluniaren (36.739,55 euro) azpitik.

Jarduera-sektoreka, 2022an, industriak izan zuen lan-kostu garbi handiena, langile eta urte bakoitzeko 40.733,87 euroko lan-kostu garbiarekin; ondoren, eraikuntzak (37.665,15 euro) eta zerbitzuek (34.732,40 euro). 

Lan-kostu gordinaren egitura. Kostu gordina osatzen duten partidetan (36.826,89 euro), hauek nabarmendu ziren: soldatak (26.998,62 euro) eta Gizarte Segurantzarako nahitaezko kotizazioak (8.929,92 euro). Bien artean lan-kostu gordinaren % 97,56 hartzen dute.

Hitzarmen kolektiboa. Zentroen % 95,4k –hau da, Nafarroako Foru Komunitateko langileen %82,0k– lan-harremanak hitzarmen kolektiboaren bidez erregulatu zituzten, eta proportzio handieneko esparrua Foru Komunitateko bertako hitzarmenena izan zen.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez