Eduki publikatzailea

Etxeen Koiuntura Ekonomikoari buruzko inkesta

Argitalpen-data: 2024-api-09 Datuen erreferentzia: 2023ko lehen hiruhilekoa

Nafarroako kontsumitzaileen konfiantzak gora egin du 2024ko lehen hiruhilekoan

Aldiaren laburpena. Kontsumitzailearen Konfiantza Indizeak (KKI) aurreko hiruhilekoan baino iritzi baikorragoak agertu ditu, eta 2023ko hirugarren hiruhilekoan hasitako berreskuratze-bidetik jarraitu du.

KKI osagaien bilakaera. 2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurrezpenaren inguruko itxaropenetan izan den igoera eta, haren atzetik, enpleguaren inguruko itxaropenei eta espero den egoera ekonomiko orokorrari buruzko iritzi baikorragoak nabarmendu dira, eta, neurri txikiagoan, etxean espero den egoera ekonomikoari buruzkoak.

Sexuaren araberako bereizketa. Kontsumitzailearen Konfiantza Indizea sexuaren arabera eta 2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta aztertuz gero ikus daitekeenez, konfiantzak gora egin du bi sexuetan, eta igoera handiagoa izan da emakumeen kasuan gizonen kasuan baino (6,0 eta 4,6 puntukoa, hurrenez hurren). Nolanahi ere, aurrezpenaren inguruko itxaropenei buruzko iritzietan islatu da bi sexuen arteko alderik handiena, eta baikorragoak izan dira emakumeen kasuan.

Europar Batasuna. Espainiako eta Europako konfiantza-indizeek ere 2023ko laugarren hiruhilekoan baino iritzi baikorragoak islatu dituzte.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez