Eduki publikatzailea

Heriotzen estatistika, heriotza-arrazoiaren arabera

Argitalpen-data: 2023-abe-19 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Tumoreak (% 24,9) eta sistema kardiobaskularreko gaixotasunak (% 23,8) dira berriz ere heriotza-arrazoi nagusiak Nafarroako Foru Komunitatean

Heriotza-arrazoi nagusiak. 2022. urtean, heriotza-arrazoi nagusiak, gaixotasun talde handien arabera sailkatuak, tumoreak (% 24,9) eta sistema kardiobaskularreko gaixotasunak (% 23,8) izan ziren. Gaixotasun infekziosoak hirugarren heriotza-arrazoia izan ziren (% 9,7). 

Sexuaren arabera:

Gizonak. Heriotzen kopuruak % 7,9ko igoera izan zuen aurreko urtearekin alderatuta. Talde nagusi bakoitzaren ehunekoa aurreko urtekoarekin alderatuz gero ikus daitekeenez, igoerarik esanguratsuena arnas sistemako gaixotasunek eragindako heriotzen kopuruan gertatu zen (2,4 portzentaje-puntuko igoera). Aldiz, tumoreek eragindako heriotzek izan duten jaitsiera nabarmendu da, 3,8 portzentaje-puntukoa.

Emakumeak. Aurreko urtearekin alderatuta, heriotzak % 11,2 gehiago izan ziren. Termino erlatiboetan, infekzio- eta parasito-gaixotasunek eragindako heriotzek gora egin zuten (3,0 portzentaje-puntuko igoera aurreko urtearekin alderatuta), eta jaitsierarik handiena, berriz, tumoreek eragindako gaixotasunen kopuruan gertatu zen (5,2 portzentaje-puntuko jaitsiera). 

Adinaren arabera. 40-64 urteko pertsonen heriotzen ia erdiak (% 46,6) tumoreek eragin dituzte. Emakumeen kasuan, ehuneko hori % 58,2ra iritsi da, eta gizonen kasuan, berriz, % 40,4ra. ; 15-39 urteko biztanleen kasuan, heriotza-arrazoi nagusiak kanpoko arrazoiak dira, eta heriotzen % 49,3 eragin dituzte azken hiru urteetako batezbestekoan.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez