Eduki publikatzailea

Nafarroako Administrazio Publikoen kontuak

Argitalpen-data: 2023-mai-29 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

Administrazio publikoei 2021ean dagokien balio erantsi gordinaren ekarpena 2.602,7 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean kalkulatutakoa baino % 4,4 handiagoa.

Administrazio publikoen balio erantsi gordinetik, % 71,5 Foru Komunitateko administrazioari dagokio eta % 14,9, toki-erakundeei; gainerako % 14,6a, Estatuko administrazioari (% 13,3 administrazio zentralari eta % 1,3 Gizarte Segurantzako administrazioari).

 
Nafarroako administrazio publikoek, 2021ean, 103,4 milioi euroko finantzaketarako beharra izan dute; alegia, BPGd-aren % 0,5. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak 263,4 milioi euroko superabita izan du eta 2020an izandako defizita gainditu du. Toki-administrazioak, 2012tik, saldo positiboa du, eta, 2021ean, 23,9 milioi euroko superabita izan du; Gizarte Segurantzak, berriz, 390,7 milioi euroko defizita izan du.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez