Eduki publikatzailea

Nafarroako hiru hileroko kontabilitatea

Argitalpen-data: 2024-mar-26 Datuen erreferentzia: 2023ko laugarren hiruhilekoa

Nafarroako BPGd-a % 1,5 hazi da 2023ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta

Bilakaera.Zerbitzuek eta azken kontsumoko gastuak izan dute igoerarik handiena

Eskaintzaren ikuspuntutik, laugarren hiruhilekoan merkatu-zerbitzuek eta merkatuz kanpokoek aldiko igoerarik handiena izan dute (%2,3koa), eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuak eta administrazio-jarduerak izan dira dinamismorik handiena agertu duten adarrak.

Eskariari dagokionez, etxeen eta etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeen (EZIAGE) kontsumoaren edo kontsumo pribatuaren igoera nabarmendu da (% 3,0koa), baita administrazio publikoen kontsumoarena (edo kontsumo publikoarena) ere (% 2,6ko igoera urtetik urtera).

Enplegua. 2023ko laugarren hiruhilekoan, enpleguak % 1,5eko igoera izan du, hau da, soldatako lanpostuetan zenbatetsitako tasa baino hamarren bat handiagoa. 

Errentak. Soldatakoen ordainsariak autonomoen ordainsariaz eta enpresa-mozkinez osatutako ustiapensoberakin gordinean zenbatetsitakoa (% 3,6) baino igoera handiagoa izan du (% 5,8koa).

Espainia y EB-27. Urte osoan, Nafarroako Barne Produktu Gordinak % 1,9ko igoera izan du, eta jarduera ekonomikoa moteldu egin da 2022. urteko % 4,3ko igoeraren ondoren.

Estatistikako Institutu Nazionalaren zenbatespenaren arabera, aldi horretan bertan Espainiako ekonomiak % 2,5eko igoera izan du.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez