Eduki publikatzailea

Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatea.
Aurrerapen datuak

Argitalpen-data: 2024-api-30 Datuen erreferentzia: 2024ko lehen hiruhilekoa Behin-behineko datuak

Nafarroako BPGd-a % 2,0 hazi da 2024ko lehen hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean

Urtez gaindiko eboluzioa. Nafarroako barne-produktu gordinak % 2,0ko hazkundea izan du 2024ko lehen hiruhilekoan 2023ko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoko % 1,5aren ondoren. Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak egindako aurrerapen-estimazioa da. 

ZergatiakHazkunde-erritmoaren azelerazio hori batez ere industrian ikusitako dinamismo handiagoaren ondorio da.

Eskariaren bidetik, adierazleek erakusten dute etxeetako azken kontsumoko gastuak bilakaera ona izan duela eta esportazioen suspertze-seinaleak daudela.

Hiruhilekoen artean, Nafarroako BPGd-aren aldakuntza-tasa % 0,8koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gainetik. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez