Eduki publikatzailea

Kanpo-merkataritza

Argitalpen-data: 2024-api-19 Datuen erreferentzia: 2024ko Otsaila Behin-behineko datuak

2024ko lehenengo bi hilabeteetan, Nafarroako esportazioak % 6,4 igo dira eta inportazioak % 1,5 jaitsi, aurreko urteko aldi beraren aldean

2024ko Urtarrila-Otsaila. Nafarroako salgaien esportazioek 1.843,6 milioi euroko balioa izan dute aldi horretan, hau da, % 6,4ko igoera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Inportazioen zenbatekoa 1.181,8 milioi eurokoa izan da, hau da, 2023ko aldi berean baino % 1,5 txikiagoa.

Merkataritza-saldoak, hau da, esportazioen eta inportazioen arteko aldeak, 334,0 milioi euroko emaitza positiboa izan du Nafarroan, baina % 3,6ko jaitsiera izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. 

Herrialde jasotzaileak. Nafarroako esportazioak jasotzen dituzten herrialde nagusiak dira, zenbateko ekonomikoaren arabera ordenatuta, Frantzia, Alemania, Italia, Portugal eta Erresuma Batua. Nabarmentzekoa da Italiara (% 66,9) eta Alemaniara (% 28,3) egindako salmenten zenbatekoaren hazkundea. 

Espainiako egoera. Espainia osoan, esportazioek % 2,8ko jaitsiera izan dute 2023ko aldi beraren aldean, eta inportazioek, berriz, % 3,0koa.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez