Eduki publikatzailea

Liburutegien Estatistika

Argitalpen-data: 2023-abe-01 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

Nafarroak Estatuan biztanleko liburutegietara egiten den bisita-tasa altuena du, 3,7 bisita, batez beste

Motaren arabera. Liburutegien % 65,7 publikoak dira; liburutegien % 28,0, espezializatuak; % 3,5, goi-mailako irakaskuntza-erakundeena, eta % 2,8, erabiltzaile talde berezientzat (ez-espezializatuak).

Finantzaketa. . Liburutegien % 84,4 Administrazioak finantzatu ditu eta % 15,6 bide pribatutik finantzatu dira. Finantzaketa publikoa administrazio autonomikoari eta udal eta toki-erakundeei egokitu zaie nagusiki (% 50,5 eta % 30,6, hurrenez hurren).

Izena emandako pertsonak. 2022an, 367.188 pertsona egon dira izena emanda, 2020an baino % 0,5 gehiago (369.118). Termino erlatiboetan, nafarren % 55,3 liburutegi-zerbitzuen erabiltzaileak izan dira.

Funtsak eta maileguak. Funtsak bolumenetan eta unitateetan sailkatzen dira. Liburutegietako liburukiak, guztira, 5.167,4 mila ziren 2022ko abenduaren 31n, eta guztira 4.898,9 mila liburu eta liburuxka (580 mila liburu elektroniko barne), hau da, liburukien % 94,8. 

Liburutegien erabiltzaileek 1.211,7 mila dokumentu hartu zituzten etxean maileguan 2022an (biztanleko 1,8 liburu), 2020an baino % 60,4 gehiago.

Azpiegitura. Liburutegien % 83,2k haien katalogo eta/edo funtsetara Internet bidez sartzeko aukera eskaini dute; % 77,6k, modu librean sartzekoa.

Pertsonala. 2022an, ikertutako liburutegietako plantillan 368 langile daudela estimatu da (lanaldi osoko 339 pertsonaren baliokidea), eta, gainera, plantillan bekadun eta boluntario gisa sartuta ez dauden 41 pertsonak lagundu dute (lanaldi osoko 16 pertsonaren baliokidea).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez