Eduki publikatzailea

Nafarroako energia-balantzeak

Argitalpen-data: 2024-ots-29 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak sortutako energia-balantzeei buruzko informazio estatistikoa gaurtik aurrera eskura daiteke Nastaten web-gunean. Nafarroako Gobernuaren informazio estatistikoa ingurune bakar batean barne hartzeko prozesuaren parte da.

2022an, Nafarroako azken energia-intentsitatea* 85,2 ptb/euro-koa izan zen, eta 2012an 102,3 ptb/euro-koa (ptb: petrolio-tona baliokide). Hau da, energia-efizientziaren hobekuntza % 16,7koa izan da. 

Nafarroan, 2022an, kontsumitu den azken energia 1.873.860 ptb izan da. Kopuru hori 2021ean baino % 8,3 txikiagoa izan da.

Sektoreen arabera, garraioa da, oraindik ere, azken energiaren kontsumitzaile nagusia, % 37,83, eta ondoren datoz industria (% 36,25), etxe, merkataritza eta zerbitzuen sektorea (% 17,94), nekazaritza (% 6,03) eta administrazioa eta zerbitzu publikoak (% 1,96).

*Azken energia-intentsitateak energiaren azken kontsumoa eta barne produktu gordina lotzen ditu. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez