Eduki publikatzailea

Tokiko aldizkarien audientzia

Argitalpen-data: 2024-ots-02 Datuen erreferentzia: 2023. urtea

Nafarroako tokiko aldizkariak 128 mila pertsonengana iritsi dira 2023an

14 urteko edo gehiagoko biztanleen % 22,3k adierazi dute tokiko aldizkariren bat irakurri dutela 2023an, gizonen % 21,3k eta emakumeen % 23,0k

Tokiko aldizkarietatik irakurriena ‘Ze Berri’ aldizkaria da, Nafarroako Udaleko euskara-zerbitzuek Euskarabidearen laguntzarekin argitaratua, eta 13 urtetik gorako biztanleen % 5,8ra iristen da.

Termino absolutuetan, ‘Ze Berri’ aldizkariak batzen ditu irakurle gehien, 33 mila 2023an; ondoren dator ‘Al revés hiru hilean behingo aldizkaria (Nafarroako herrietarako eta Iruñeko auzoetarako sei edizio ditu), 21 mila irakurlerekin; eta, hirugarrenik, hamabost egunean behingo ‘Ttipi-Ttapa’ aldizkaria, Baztan, Malerreka, Bidasoa eta Leitzaran haranak hartzen dituena, 18 mila irakurlerekin.

Asteroko aldizkariek 28 mila irakurle dituzte. Egoitza Altsasun duen ‘Guaixe' aldizkariak 17 mila irakurle ditu, ‘La Voz de la Ribera’ aldizkariak 6 mila eta ‘Plaza Nueva’ aldizkariak 5 mila. Biek Tuteran kokatutako erredakzioak dituzte.

Hileroko aldizkariek irakurle gutxiago dituzte: 28 mila. ‘Al revés Zizur’ eta ‘Entreto2/Auzolan Tierra Estella’ aldizkariek 10 mila irakurle dituzte, eta ‘Tudeocio’ aldizkariak, berriz, 8 mila irakurle.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez