Eduki publikatzailea

Gizarte Segurantzako afiliazioa

Argitalpen-data: 2024-mai-06 Datuen erreferentzia: 2024ko Apirila

Nafarroak apirilean 3.369 afiliazio gehiago izan ditu joan den hilean baino, eta 4.023 gehiago aurreko urteko apirilean baino

Hileko azken laneguneko datuak

Guztizkoak. 2024ko apirilean, Nafarroako Gizarte Segurantzako afiliazioak joan den hilean baino 3.369 afiliazio gehiago izan ditu, eta 311.351 afiliatutan dago: aurreko hilean baino % 1,1 gehiago eta 2023ko apirilean baino % 1,3 gehiago.

Sektoreen arabera eta aurreko urteko hilabete beraren aldean. Afiliazioak gora egin du sektore guztietan: % 0,9 Nekazaritzan, % 1,7 Industrian, % 0,1 Eraikuntzan eta % 1,3 Zerbitzuetan. 

Sexuaren arabera eta aurreko urteko hilabete beraren aldean. Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du emakumeen artean (% 2,0) eta gizonen artean (% 0,7).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez