Jabe partikularren etxebizitza hutsak dira, etxebizitza bat alokatzeko interesa duten pertsonen esku jartzen direnak enpresa publiko baten bidez kudeatuta. Etxebizitzek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte, eta alokairu-prozesua kudeatzen duen enpresak berme batzuk ezartzen ditu errentariarentzat. Enpresak Nafarroako Foru Komunitatean dauden eta alokairu-poltsarako eskaintzen diren etxebizitzei ordaintzeko gehieneko errenta bat ezartzen da. 2023an, metro koadroko hileko 5,66 euroko gehieneko balioa ezarri zen.
Alokatzeko den etxebizitzaren azalera, metro koadrotan adierazita, Katastroen datu-basearen erreferentzia erabiliz, elementu komunak edo erantsitako lokalak sartu gabe.
PFEZn aitortutako diru-sarrera osoak, urtekotuak, etxebizitzaren azalerarekin (metro koadroekin) zatitzearen emaitza (hilean metro koadroko eurotan adierazita).
Asko erabiltzen den neurri estatistikoa da. Posizio ez-zentraleko neurri bat da, eta balio bat biztanleria osoarekiko nola kokatuta dagoen adierazten du. 25 pertzentilak adierazten du balio horren azpitik biztanleriaren % 25 dagoela. 50 pertzentilak (medianak) adierazten du balio horren azpitik biztanleriaren % 50 dagoela. 75 pertzentilak adierazten du balio horren azpitik biztanleriaren % 75 dagoela, eta horrela hurrenez hurren.