Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Borondatezkoa da eta bi ikasturtetan egiten da, 16 urteetatik 18 urteetara bitarte.
Udal Erroldan sarrera desegokiak egin izanaren ondoriozko edo hartan izan diren bikoizketen ondoriozko errolda-bajak barne hartzen ditu; batzuetan, urteko erroldaren zuzenketaren beste errubrika batzuetan sailkatu ezin diren kausa oso zehatzen ondoriozko beste baja batzuk barne hartzen ditu.
Bi pertsona elkarrekin bizi direla ulertzen da ohiko bizilekua partekatzen dutenean.
Bi pertsona ezkontideak edo bikotekideak direla ulertzen da etxe berean bizi eta ezkontza-harremana dutenean.
Errolda-unean familia-etxebizitzan bizi den pertsona.
Bizitegi-aldaketa aztertutako esparru geografikoko udalerri batetik.
Urte zehatz batean eremu jakin bateko gizabanako kopurua haztea, 1.000 biztanleko neurtua. Saldo begetatiboaren eta saldo migratzailearen batura gisa kalkula daiteke.
Beste batekin edo batzuekin bizitzea edo etxe bera erabiltzea.
Biztanle-entitate berezia udal-mugarteko edozein eremu bizigarri da, eremu hori hutsik egon edo hartan jendea bizi, barruan argiro bereizia dagoena, eta nahasteko inolako aukerarik gabe identifikatzen duen izendapen berezi batengatik ezaguna dena.
Biztanle-entitate bereziaren eta udalerriaren arteko tarteko unitate gisa, zenbait eskualde, entitate berezien elkarte (parrokiak, kofradia, kontzeju, diputazio eta abar) daude, eta berezko nortasuna duen eta nabariki historikoa den jatorria duen entitate kolektibo bat eratzen dute.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Pertsona batek eguneroko atsedenaldia emateko baliatu ohi duen lekua, aisialdirako, oporretarako, lagunak edo senideak bisitatzeko, negozioetarako, tratamendu medikoren baterako edo erlijio-erromesaldi baterako aldi batez kanpoan dauden kontuan izan gabe.
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Erreferentziazko lurraldean bizilekua duten pertsona guztiek osatzen dute; alegia, erreferentziazko urteko abenduaren 31n, Nafarroako Foru Komunitateko udalerriren batean erroldatuta daudenek, hartan egon edo ez.
Herrialdeko biztanle guztien (etxebizitzetan eta establezimendu kolektiboetan bizi direnak) eta haietako dibisio politiko-administratiboetako biztanleen datu demografikoak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak –une jakin edo aldi zehatz batekoak– biltzeko, laburtzeko, balioesteko, aztertzeko eta argitaratzeko eragiketen multzoa da. Gure historian zehar, hamabost Biztanle Errolda egin dira, guztira, hamar urtean behin, 0 bukaeradun urteetan 1970etik aurrera, eta 1 bukaeradunetan 1981etik aurrera; azken Biztanle Errolda 1991ko martxoaren 1eko erreferentzia-data duena da.