Okupatutako gela bakoitzeko eskuratutako eguneroko batez besteko diru-sarrera gisa definitzen da, kontuan hartuta zer bezero-motari aplikatu zaion:
· Bidaia-agentzia handizkari tradizionala
· Bidaia-agentzia tradizionala (bonuak eta hoteletako taloiak barne)
· Enpresak
· Partikularrak
· Taldeak
· Kontratazio zuzena hotelaren eta/edo hotel-katearen webean
· Online bidaia-agentzia handizkaria
· Online bidaia-agentzia
· Beste batzuk
Diru-sarrerek erreferentzia egiten diete ostatu-zerbitzua emateagatik ostalariek jasotakoei, establezimenduak eman ditzakeen beste zerbitzu-mota batzuk barne hartu gabe –hala nola jatetxe, spa, gimnasio edo bilera edo ekitaldien antolaketarako zerbitzuak–.
Etxebizitza-unitate bat da, eta gela bat edo gehiago ditu, norbanako batek edo familia txiki batek instalazio osoak izateko diseinatuak.
Apartamentu turistikoa (unitatea) da aldizkako ostaturako alokairuan laga ohi den higiezina.
Aterpetxeak dira, oro har, honako ezaugarri hauek dituzten establezimenduak: publikoari ostatu-zerbitzua eskaintzen diete logela anitzetan, zerbitzu osagarriekin edo zerbitzu osagarririk gabe, eta, gehienetan, ingurunearekin zerikusia duen jardueraren bat egiteko aukerarekin.
Bidaia-agentzia handizkariek (TTOO) prestatutako turismo-paketeak saltzen dituen txikizkako agentzia. Trukean, komisio bat jasotzen du edo bitartekari-lana egiten du haren bezeroen eta zenbait bidaia-hornitzaileren artean: airelineak, autoak alokatzeko enpresak, gurutzaldiak, trenbide-konpainiak… Baita hotelak ere.
Bidaia-agentzia tradizionaltzat jotzen da hotelaren eta azkenean ostatu hartuko duten ostalarien artean bitartekari-lana egiteko sarea (Internet) soilik erabiltzen ez duena, baina bitartekari-lanetan egin beharreko kudeaketak egiteko erabil dezakeena, baita hotel-establezimenduarekin ere.
Estudio-motako apartamentuak gela bakarreko etxebizitzak dira.
Hotel-establezimenduak prezio baten truke ostatu kolektiboko zerbitzuak ematen dituzten eta beste zerbitzu osagarri batzuk ere eman ditzaketen establezimenduak dira (hotela, hotel-apartamentua edo apartahotela, motela, ostatua, pentsioa…). Kategoriaren arabera, bi motatan sailkatzen dira: urrea eta zilarra. Kategoria horien barruan, izar kopuruaren arabera sailkatzen dira. Establezimenduaren kategoria autonomia-erkidegoetako turismo-sailek esleitzen dute, eta desberdina da autonomia-erkidegoaren arabera.
Denda, karabana, bungalow edo antzekoetarako eremu itxietako instalazio kolektiboak, zenbait zerbitzu ematen dituztenak, hala nola denda, aisia-jarduerak, taberna, jatetxea edo garbitegia.
Landa-eremuan edo landa-izaerako biztanleguneetan dagoen etxebizitza da eta, bloke-egitura izanik, kontraprestazio ekonomiko bidez, turismo-ostaturako zerbitzua eskaintzen duena eta ostatu-unitate bakoitzean elikagaiak prestatzeko, kontserbatzeko eta kontsumitzeko instalazio egokiak dituena.
Turismo-ostaturako establezimendu edo etxebizitzak, beste zerbitzu osagarri batzuk dituzten edo ez dituzten prezioaren bidez eta autonomia-erkidego bakoitzari dagokion erregistroan inskribatuta daudenak. Establezimendu horiek zenbait ezaugarri izaten dituzte: a) Landa-ingurune batean egotea. b) Eremuko bertako arkitektura-tipologia duten edo nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak (nekazaritza-turismoa) aktibo dituzten finketan dauden eraikuntzak izatea. c) Ostalariak hartzeko plaza- eta gela-muga bat eskaintzea eta azpiegituraren eskakizun eta oinarrizko hornidura batzuk izatea.
Etxebizitza independentea eta autonomoa da, arkitektura tradizionalekoa, eta mendi inguruan edo landaguneetan egoten da; kontraprestazio ekonomiko baten bidez, ostatuaren prestazioa ematen da, mantenuarekin edo mantenurik gabe.
Turismo-ostatu honetan, emandako zerbitzua ordaindu da.
Interneterako sarbide orokorrarekin batera, agentzia bitartekariak sortu dira, bai bidaia-agentzia handizkariak bai sarearen bidez soilik diharduten bidaia-agentziak, online bidaia-agentziak direlakoak.
Ordainpeko gidaria duten automobil edo bestelako ibilgailu partekatuak: kategoria honetan, bidaia-taldeko partaide ez diren pertsonekin partekatzen diren ibilgailuak sartzen dira; haiekin xede dugun helmugara lekualdatzea adosten da, zuzenean edo bitartekarien bidez –esaterako, Blablacar, Uber edo antzekoak– ibilgailuaren gidariarekin harremanetan jarri ondoren hari eginiko ordainketa baten truke
Ostatu-gaua bidaiari bakoitzak establezimendu batean ematen duen gau bakoitza da. Bidaiarien sarreraren kasuan bezala, okupatutako plazak bizilekuaren arabera banakatzen dira.
Bidaian emandako gau kopuru handiena hartu duen ostatu-mota da
Ostatu berean ostatu-gau bat edo gehiago segidan ematen dituzten pertsona guztiak. Bidaiariak bizi diren herrialdearen arabera sailkatzen dira, eta Espainian bizi direnen kasuan, berriz, bizi ohi diren autonomia-erkidegoaren arabera.
Hotelarekin kontratu-motaren bat duten edo tarifa bereziren bat izan duten enpresak edo administrazio publikoa.
Turismo-bidaia batean baliatutako ostatua