Familiako kide bat, 16 urte edo gehiago dituena elkarrizketaren aurreko urteko abenduaren 31n.
Eremu jakin bateko emakume batek seme-alabak izango lituzkeen batez besteko adina, eremu horretan urte zehatz batean izandako ugalkortasun-intentsitate berari eutsiz gero.
Bizilekua une bakoitzean aztertzen den eremu geografiko bateko udalerri batera aldatzea.
Bi pertsonen arteko batasun egonkorra, bien borondateen akordioaren emaitza gisa, legez ezarritako formalitateekin jendartean adierazia.
Ezkontza bat deuseza dela deklaratzen duen erabaki judiziala. Deusezak dira ezkontza-adostasunik gabe egindako ezkontzak, dagokion epaile, alkate edo funtzionarioaren esku-hartzerik gabe egindakoak, edo lekukorik gabe egindakoak, ezkontidearen nortasunean errakuntza izanagatik eginak, derrigortzearen edo beldur larriaren ondorioz egindakoak.
Urte jakin batean ezkontzen diren pertsonen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Urte jakin batean ezkontzen diren x adineko pertsonen guztizkoa, eremu jakin batekoena, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Adierazten du eremu zehatz bati dagokion gizabanako bat, bere bizitzan zehar, zenbat aldiz ezkonduko litzatekeen, baldin eta haren populazio-kolektiboan urte zehatz batean adinaren arabera izan den ezkontza-tasaren intentsitate berari eusten bazaio.
Eremu jakin bateko gizabanako bat ezkonduko litzatekeen batez besteko adina, populazio-kolektibo horretan urte zehatz batean adinaren arabera izan diren ezkontza-tasei eutsiz gero.
Bi pertsona fisikoren lotura afektiboa da, haien sexu-orientazioa edozein dela ere, modu egonkorrean bizitzea xede duena, ezkontideen antzeko afektibitate-harreman batean.
Pertsonaren izatezko egoera bikote-harremanei dagokienez:
Ezkongabea: Ez dagoela ezkonduta.
Ezkondua: Ezkondu den pertsona bati buruz esan ohi da.
Izatezko bikotea: Harreman afektibo baten bidez elkartutako pertsonak, baina harremana legez edo administratiboki aitortuta ez dutenak.
Alarguna: Ezkontidea hil zaion eta berriro ezkondu ez den pertsona dela esan ohi da.
Legez banandua: Ezkontidearekin batera zeraman bizitza eten duen, baina erabaki judizialaren bidez ezkontza-lotura mantentzen duen pertsona bati dagokion egoera.
Izatezko banandua: Ezkontidearekin batera zeraman bizitza eten duen, baina erabaki judizialik gabe ezkontza-lotura mantentzen duen pertsona bati dagokion egoera.
Dibortziatua: Ezkontza-lotura juridikoki desegin duen pertsona bati dagokion egoera.
Eremu jakin bateko gizabanako bat lehen aldiz ezkonduko litzatekeen batez besteko adina, populazio-kolektibo horretan urte zehatz batean adinaren arabera izan diren lehen ezkontzen tasei eutsiz gero.
Urte jakin batean lehen aldiz ezkontzen diren pertsonen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Urte jakin batean lehen aldiz ezkontzen diren x adineko pertsonen guztizkoa, eremu jakin batekoena, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Adierazten du eremu zehatz bati dagokion gizabanako bat, bere bizitzan zehar, zenbat aldiz ezkonduko litzatekeen, baldin eta haren populazio-kolektiboan urte zehatz batean adinaren arabera izan den ezkontza-tasaren intentsitate berari eusten bazaio. Uneko adinen arabera lehen ezkontza-tasaren intentsitateari eutsiz gero azkenean ezkonduko liratekeen gizabanako ezkongabeen proportzioa neurtzen du.
Probintzia berezko nortasun juridikoa duen toki-entitate bat da, eta udalerri-elkartzeak eta lurralde-banaketak zehazten dute, Estatuko jarduerak betetzeko. Probintzia-mugetako edozein aldaketa Gorte Nagusiek onartu beharko dute, lege organiko bidez.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Udalerria Estatuko lurralde-antolamenduaren oinarrizko toki-entitatea da. Nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.