Bidaiariek establezimenduetan batez beste ematen dituzten egunen gutxi gorabeherako kopurua adierazten du, eta ostatu-gauen kopurua bidaiari kopuruarekin zatituta kalkulatzen da.
Logela unitate zatiezin bat eratzen duen gela edo gela-multzoa da, ostatu hartzeko alokatzen dena. Logelak banakoak, bikoitzak edo anizkoitzak izan daitezke, pertsona bat, bi edo gehiagori ostatu emateko ekipamendua etengabe duten ala ez kontuan hartuta.
Plaza kopurua establezimenduko ohe finko kopuruaren baliokidea da. Ez dira barne hartzen, beraz, ohe gehigarriak. Birentzako oheen kasuan, bi plaza zenbatzen dira.
Establezimendu irekia da erreferentziazko hilabetea irekiera-aldiaren barruan duena.
Hotel-establezimenduak prezio baten truke ostatu kolektiboko zerbitzuak ematen dituzten eta beste zerbitzu osagarri batzuk ere eman ditzaketen establezimenduak dira (hotela, hotel-apartamentua edo apartahotela, motela, ostatua, pentsioa…). Kategoriaren arabera, bi motatan sailkatzen dira: urrea eta zilarra. Kategoria horien barruan, izar kopuruaren arabera sailkatzen dira. Establezimenduaren kategoria autonomia-erkidegoetako turismo-sailek esleitzen dute, eta desberdina da autonomia-erkidegoaren arabera.
Landa-hotela da hotel-eskakizunak bete eta landa inguruan edo landa-eremuko biztanleguneetan dauden eraikinetan edo eraiki berrietan dagoena.
Izaera finkorik ez duten eta establezimenduak ofizialki aitortutako eta direktorioan jasotako plazen barruan ez dauden oheak dira. Establezimenduan finko dauden altzariak (ohe-sofa, ohe-altzaria eta abar) ere ohe gehigarri gisa kontabilizatuko dira, baina benetan helburu horrekin erabiltzen direnean baino ez. Sehaskak ere ohe gehigarritzat hartuko dira.
Hilean okupatutako gelen eguneroko batez bestekoaren eta eskuragarri dagoen gela kopuru osoaren arteko harremana, ehunkotan.
Behaketa-unitatean erregulartasunez lan egiten duten eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezietan ordainsaririk jasotzen ez duten pertsonak dira ordaindu gabeko langile okupatuak.
Enpresaburu batentzat lan egiten duten pertsonak dira, lan-kontratu bat dutenak eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezieko ordainsari bat jasotzen dutenak (ordainketak “Langile-kostuak” epigrafean enpresaren galdu-irabazien kontuan erregistratzen diren pertsona guztiak sartu behar dira, baita kasu batzuetan lan-kontraturik ez dagoenean ere).
Ostatu-gaua bidaiari bakoitzak establezimendu batean ematen duen gau bakoitza da. Bidaiarien sarreraren kasuan bezala, okupatutako plazak bizilekuaren arabera banakatzen dira.
Hotelera inolako bitartekaritzarik gabe ostatu-zerbitzuak kontratatzeko asmoz doazen ostatu-hartzaileak.
Inkestaren erreferentzia-aldian, egiten duten lanari esker, establezimenduan eta/edo espresa ustiatzaileetan ondasun eta zerbitzuak ekoizten laguntzen duten pertsonen multzoa, ordainduak eta ordaindugabeak, nahiz eta lokaletatik kanpo lan egin.
Ostatu-gauen guztizkoaren eta ostatu-gau horietan dauden plazen (ohe gehigarriak gehituta) arteko erlazioa da, ehunekoetan adierazia.
Ostatu berean ostatu-gau bat edo gehiago segidan ematen dituzten pertsona guztiak. Bidaiariak bizi diren herrialdearen arabera sailkatzen dira, eta Espainian bizi direnen kasuan, berriz, bizi ohi diren autonomia-erkidegoaren arabera.
Turismo-ostatuak instalazioen, ekipamenduen eta ematen dituzten zerbitzuen arabera sailkatzean ezarritako banatze-mailak.