C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Familiako kide bat, 16 urte edo gehiago dituena elkarrizketaren aurreko urteko abenduaren 31n.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Betetako urteen araberako adina. Adinaren kontzeptu hori da gehien erabiltzen dena, eta pertsona batek data zehatz batean dituen urte beteen kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, pertsona batek haren azken urteurrenean “bete” zuen urte kopurua da.
Pertsona bat adoptatu duen gizona edo emakumea, gizon edo emakume horrek ernalarazi ez duena, adoptatutako pertsonarekin aita eta seme-alaben edo ama eta seme-alaben arteko harremana ezartzeko, ugalketaren ondoriozko lotura juridiko berdinekin edo antzekoekin.
Haurraren egitura genetikoaren erdiari ekarpena egin dion gizona edo emakumea.
Haurdunaldia eragozteko bitartekoa edo metodoa
Hormonak (normalean, estrogenoa eta progestina) askatzen dituzten zenbait metodo antisorgailu; hala, eragotzi egiten dute haurdunaldia gertatzea, dela obulazioa eteten dutelako (obulutegi bateko obulu bat askatzen dute) dela umetoki-lepoan mukiaren lodiera areagotzen dutelako eta, ondorioz, espermatozoideak igarotzea eragozten dutelako.
Egungo ohiko bizilekua duen herrialdetik kanpo jaio zen pertsona, pertsonaren herritartasuna edozein dela ere.
Metodo antikontzeptibo hori apar plastikozko esponja biribil txiki bat da, biguna eta leuna. Baginaren barrenean jartzen da, sexu-harremanak izan aurretik. Umetoki-lepo espermizida estaltzen du, haurdunaldirik ez egoteko.
Metodo antikontzeptibo bat da, eta baginan ur purua edo produktu antiseptiko bat, medikamentu bat edo ozpina duen ur-soluzio bat sartzean datza.
Gizonezkoen sexu-organoen hodi deferentea erauzteko ebakuntza kirurgikoa, antzutzea lortzeko.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Enbrioia edo fetua nahita eragin ez diren kausen ondorioz galtzea.
Emakumeentzako larrialdiko antikontzeptiboak, ahotik hartzekoak. Sendagai horiek nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko erabiltzen dira, besteak beste, nerabeen haurdunaldiak, sexu-harremanak babesik gabe izan eta lehen orduetatik 3 egunera arte (72 ordu).
Adin jakin bateko pertsona batek, zenbatespena egiteko unean adinaren arabera dagoen heriotza-ereduari eutsiz gero, bizitzen jarraitzea espero den batez besteko urte kopurua da.
Etorkizuneko bizitzako batez besteko urte kopurua x adinetik aurrera, aztertutako aldiko hilkortasun-patroia aldatzen ez bada.
Gizabanako bat, baldin eta aztertutako aldiko heriotza-ereduari eusten bazaio, jaiotzen den unetik bizitzea espero den batez besteko urte kopurua.
Pertsona batek osasun onarekin (muga funtzionalik edo desgaitasunik gabe) bizitzea espero den batez besteko urte kopurua.
Método anticonceptivo que consiste en un implemento que la mujer coloca sobre la entrada de la matriz para impedir la entrada de espermatozoides.
Metodo antikontzeptibo bat da, eta zakila baginaren barrualdetik eiakulazioaren aurretik ateratzean datza, espermak obulua ernal ez dezan.
Gailu antikontzeptibo bat da; pieza malgu eta fin bat du, disko-formakoa, eta umetoki-lepoan jartzen da eta, hala, espermatozoidea sartzea eragozten du.
Plastikozko tutu bat da, eta eraztun malgu bat du muturretako bakoitzean, baginan behar duen lekuan gera dadin. Lubrifikatzailez estalita dago bai barrutik bai kanpotik.
Enbrioia edo fetua nahita eragin diren kausen ondorioz galtzea.
Amaren klaustrotik sortze bideragarriaren emaitza kanporatzea edo ateratzea.
Espermatozoideen mugikortasuna eten edo haiek hiltzen dituen substantzia kimikoa.
Izaki bat antzu eta esteril egiteko baliatzen den metodoa, haren ugalketa ekiditeko.
Eremu jakin bateko eta ezkondu gabe dagoen amagandik (ezkongabea, alarguna edo dibortziatua) jaiotakoen guztizkoa, eremu horretako amen jaiotza guztien aldean.
Etxeko kideen kopurua
Sortze bideragarriaren produktu bat hiltzea, amaren gorputzetik erabat bota edo atera aurretik. Bideragarritasun hori da, hain zuzen ere, fetuaren heriotza berantiarrak eta abortuak bereizteko balio duena. Gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) fetuaren bideragarritasuna identifikatu du gutxienez 500 gr pisatzen duten jaio hilekin, eta, datu hori izan ezean, gutxienez 22 asteko haurdunaldi-adinarekin.
Eremu jakin bateko amen fetuaren heriotza berantiarren guztizkoa, eremu horretako 1.000 jaio bakoitzeko (bizirik jaiotakoak gehi fetuaren heriotza berantiarrak).
40 astera gertatzen dena, azken ziklo menstrualaren lehenengo egunetik aurrera kontatzen hasita erditzeko zenbatetsitako datara arte; ohiko tartea 37 eta 42 aste bitartekoa da.
Mutikoen jaiotzen guztizkoa, neskatoen 100 jaiotza bakoitzeko, eremu jakin bateko amen jaiotzetan erregistratutakoak, urte jakin batean.
Bi pertsonaren arteko lotura afektiboa, erromantikoa
Aurretik hala nahi izan delako eta/edo planifikatu delako gertatzen dena.
Horren bidez, emakume batek ume bat hazten du sabelean beste pertsona edo bikote batentzat.
Bizirik jaiotakoen eta heriotzen arteko aldearen ondorioz biztanle kopuruan gertatzen den igoera edo jaitsiera adierazten du.
Garaiko izatera iritsi ez dena, dela berezko abortua izan delako dela eraginkakoa izan delako.
Laguntza bidezko ugalketa-teknika da, eta honako honetan datza: obozitoak ernaltzen dira eta, horretarako, espermatozoide bat haien zitoplasman injektatzen da, mikropipeta baten bidez; horretarako, aurretik, gametoak eskuratu eta prestatu behar dira, amaren umetokira transferi daitezkeen enbrioiak lortzeko.
Laguntza bidezko ugalketa-teknika; haren bidez, emakumearen baginan esperma sartzen da, baliabide mekanikoen bitartez.
Laguntza bidezko ugalketa-teknika; haren bidez, espermatozoide batek obulu bat emakumearen gorputzetik kanpo ernaltzea lortu nahi da, laborategi batean.
Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Estatistikan, jaioaren kontzeptua "bizirik jaiotakoaren" kontzeptu biologikoarekin identifikatzen da.
Eremu jakin bati dagokion amaren jaiotza kopurua, urte jakin batean eremu horri dagozkion pertsonen 1.000 heriotzako.
28 egunetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 28 egunetik beherako haurren heriotzen guztizkoa (0 eta 27 egun bitartekoak), eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
7 bizitza-egun edo gehiago, baina 28 baino gutxiago dituzten urtebetetik beherako haurren heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 7 bizitza-egun edo gehiago, baina 28 baino gutxiago dituzten urtebetetik beherako adingabeen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
7 egunetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 7 egunetik beherako haurren heriotzen guztizkoa (0 eta 6 egun bitartekoak), eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
28 bizitza-egun bete dituzten urtebetetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: urte bat baino gutxiago, baina 27 bizitza-egun baino gehiago bete dituzten haurren heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
Jaiotakoen portzentajea, jaiotza-hurrenkeraren araberakoa, eremu jakin bateko amei dagozkienak, urte zehatz batean eremu horretan erregistratu diren jaiotza guztien aldean.
Legezko kontzeptuak ez bezala (Kode Zibilaren 30. art.), zeinak amaren sabeletik erabat banandu eta gero 24 orduz bizirik iraun izana ezartzen baitu baldintza gisa, eta gaur egun estatistiketan erabiltzen dena ez bezala –bizirik jaioarekin identifikatzen du–, termino hori zentzu biologiko hutsean erabiltzen dugu, hau da, sortzetiko produktu bizi edo hil oro amaren gorputzetik kanporatzea edo erabat ateratzea 180 egun baino gehiagoko ernaldia edo 500 gramo baino gehiagoko pisua dituela.
Fetu-heriotza berantiarren guztizkoa, gehi 7 bizitza-egun baino gutxiago bete dituzten urtebete baino gutxiagokoen heriotzak, eremu jakin bateko amenak, eremu horretan jaiotako 1.000 biztanleko (bizirik jaiotakoak gehi fetu-heriotza berantiarrak).
Amari bere bizitzan zehar bizirik jaio zaion seme-alaba kopurua, kontuan hartutako jaiotzaren erditzea zenbatuta.
Eremu jakin bateko amaren jaiotza guztiak, urte jakin batean, 1.000 biztanleko.
1.000 biztanleko bizirik jaiotakoen kopurua adierazten du. Udal-adierazleak direnez, zenbakitzailean kontuan hartzen dugu erreferentzia-urtearen aurreko eta atzeko bi urteetan izan diren jaiotzen batez besteko kopurua.
Metodo antikontzeptibo segurua eta eraginkorra da, eta aldi baterako haurdunaldia ekiditeko balio du. Plastiko malguaz egina dago; adar bertikal bat eta beste horizontal bat ditu, T forman. Adar bertikala kobrezko alanbre batek inguratzen du, eta hark espermatozoideak igarotzea eragozten du. Umetokiaren barruan jartzen da, horretarako diseinatutako tutu berezi baten bidez.
Laguntza bidezko ugalketaren teknika; emakumearen obulazioa sexu-harremanekin sinkronizatzean datza
Haurdunaldirako bide emateko teknika eta tratamendu medikoen multzoa, gizonezkoen, emakumezkoen edo bien ugalkortasun-arazoak daudenean.
Erregistro hori emakumearen egun ugalkorrak zein diren kontuan hartzean datza; hala, haurdun noiz gera daitekeen edo ekidin daitekeen jakin daiteke.
Probintzia berezko nortasun juridikoa duen toki-entitate bat da, eta udalerri-elkartzeak eta lurralde-banaketak zehazten dute, Estatuko jarduerak betetzeko. Probintzia-mugetako edozein aldaketa Gorte Nagusiek onartu beharko dute, lege organiko bidez.
Elkarrizketatutako pertsonak benetan zenbat seme-alaba izateko asmoa duen adierazten du.
Elkarrizketatutako pertsonak, zehatz zenbat izan aukeratu ahalko balu, zenbat seme-alaba izan nahiko lituzkeen adierazten du, nahi hori lor dezakeen ala ez eta dagoeneko duen seme-alaba kopurua kontuan hartu gabe.
Gurasoen ondorengo genetikoa dena.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Kontaktu fisikoa, batez ere, plazer sexuala emateko eta/edo jasotzeko xedearekin, edo ugalketa-helburuekin.
Emakumea esterilizatzeko prozedura; Falopioren tronpak lotura banaren bidez hertsatzean datza.
Udalerria Estatuko lurralde-antolamenduaren oinarrizko toki-entitatea da. Nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.
Eremu zehatz bati dagokion emakume batek bizitza ugalkorrean zehar izango lukeen seme-alaba kopurua, batez beste, urte zehatz batean adinaren arabera izan den intentsitate emankor berari eutsiz gero, eremu horretan.
Azterlanaren eremuko x adineko amen jaiotzen guztizkoa, urte jakin batean, populazio-kolektibo horretako 1.000 emakumeko.
Eremu jakin bateko amek urte jakin batean izan dituzten jaiotzen guztizkoa, eremu horretan adin ugalkorrean (15-49 urte) dauden 1.000 emakumeko.