C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Familiako kide bat, 16 urte edo gehiago dituena elkarrizketaren aurreko urteko abenduaren 31n.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Betetako urteen araberako adina. Adinaren kontzeptu hori da gehien erabiltzen dena, eta pertsona batek data zehatz batean dituen urte beteen kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, pertsona batek haren azken urteurrenean “bete” zuen urte kopurua da.
Eremu zehatz bati eta autonomia-erkidego/probintzia bati dagokion gizabanako batek, bere bizitzan zehar, haren populazio-kolektiboan urte zehatz batean adinaren arabera izan den emigraziorako intentsitate berari eutsiz gero, beste edozein autonomia-erkidegotara/probintziatara zenbat aldiz emigratuko lukeen, batez beste.
Autonomia-erkidego/probintzia jakin batetik, urte jakin batean, eremu jakin bateko x adineko gizabanakoek beste autonomia-erkidego/probintzia batzuetara egindako emigrazioen guztizkoa, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Autonomia-erkidego/probintzia jakin batetik eremu jakin bateko gizabanakoek beste autonomia-erkidego/probintzia batzuetara egindako emigrazioen guztizkoa, urte jakin batean, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Eremu zehatz bati dagokion gizabanako batek bere bizitzan zehar bizileku duen autonomia-erkidegoa/probintzia zenbat aldiz aldatuko lukeen, batez beste, baldin eta urte zehatz batean adinaren arabera izan den migraziorako intentsitate berari eusten bazaio.
Autonomia-erkidego/probintzia jakin bateko migrazio-saldo garbia; alegia, autonomia-erkidego/probintzia horretako eta eremu jakin bateko gizabanakoen sarrera eta irteeren arteko aldea, urte jakin batean, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Autonomia-erkidegoen/probintzien artean (lurralde nazional osoa erreferentziatzat hartuta), urte zehatz batean, adin jakin bateko eta eremu jakin bateko gizabanakoetan dauden migrazioen edo migrazio-mugimenduen guztizkoa, bi noranzkoetakoa, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Autonomia-erkidego (autonomia-erkidegoen arteko migrazioa aztertzeko) edo probintzia (probintzien arteko migrazioa aztertzeko) jakin batetik urte jakin batean eremu jakin batean izan diren gizabanakoen migrazioen guztizko kopurua, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Jatorria beste autonomia-erkidego edo probintzia batzuetan duten eta eremu jakin batekoak diren x adineko gizabanakoen immigrazioen guztizkoa, autonomia-erkidego/probintzia jakin batera urte jakin batean iristen direnak, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanle bakoitzeko.
Autonomia-erkidego/probintzia jakin batera urte jakin batean iristen diren eremu jakin bateko beste autonomia-erkidego/probintzia batzuetatik etorritako immigrazioen guztizkoa, populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Emigrazio-mota horretan, jatorria autonomia-erkidego batean dago eta migratzailearen hurrengo ohiko bizilekua, autonomia-erkidego horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Emigrazio-mota horretan, helmuga autonomia-erkidego batean dago eta migratzailearen aurreko ohiko bizilekua, autonomia-erkidego horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Bizileku-aldaketa aztertutako eremu geografikoko udalerri batetik
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Bizitegia aldatzea udalerri batetik bestera, atzerrira edo atzerritik. Bizitegi-aldaketa lurralde nazionaleko udalerrien artekoa denean, barruko bizitegi-aldaketari egiten dio erreferentzia.
Alta eta baja kopuruaren arteko aldea, bizitegi-aldakuntzaren araberakoa.
EBtik kanpoko herrialde bateko nazionalitatea duten pertsonak.
Ekintza horren bidez, aurrez ohiko bizilekua izanik, ohiko bizilekua lurralde horretan izateari utzi dio pertsona batek, gutxienez hamabi hilabetekoa den edo izatea espero den aldi batez.
Eremu zehatz bati dagokion gizabanako batek, bere bizitzan zehar, haren populazio-kolektiboan urte zehatz batean adinaren arabera izan den emigraziorako intentsitate berari eutsiz gero, atzerria helmuga izanik zenbat aldiz emigratuko lukeen, batez beste.
Atzerrira egindako emigrazioen guztizkoa, urte jakin batean eremu jakin batetik ateratzen diren x adineko gizabanakoenak, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Atzerria helmuga duten emigrazioen guztizkoa, urte jakin batean eremu jakin batetik ateratzen diren gizabanakoenak, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Gerra, iraultza edo jazarpen politikoen ondorioz, bere herrialdetik kanpo babesa bilatu behar duen pertsona.
Etxeko kideen kopurua
Ekintza horren bidez, pertsona batek lurralde batean finkatzen du bere ohiko bizilekua hilabetekoa den edo izatea espero den aldi batez, aurrez hura ez beste lurralderen bateko ohiko egoiliar izan delarik.
Atzerritik etorritako immigrazioen guztizkoa, urte jakin batean eremu jakin batera iristen diren x adinekoena, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Atzerritik etorritako immigrazioen guztizkoa, eremu jakin batera iristen direnak urte jakin batean, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Emigrazio-mota horretan, migratzailearen ohiko bizileku berria atzerriko herrialde batean dago, eta aurreko ohiko bizilekua, Espainian.
Immigrazio-mota horretan, migratzailearen aurreko ohiko bizilekua atzerriko herrialde batean zegoen.
Migrazio baten protagonista (immigrazioa edo emigrazioa).
Urte jakin batean, eremu jakin bateko gizabanakoek atzerriarekin egindako migrazioen guztizkoa (immigrazioak eta emigrazioak), eremu horretako 1.000 biztanleko.
Immigrazioen eta emigrazioen arteko aldea.
Urte jakin batean, eremu jakin bateko gizabanakoek atzerriarekin egindako migrazio garbien guztizkoa (immigrazioak ken emigrazioak), eremu horretako 1.000 biztanleko.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Nazionalitatea eskuratzeko modu horretarako, pertsonak Espainian bizi behar du hamar urtez modu legalean, etengabe eta eskaera aurreko 10 urtean. Kasu batzuetan, exijitutako bizileku-aldia murriztu egiten da.
Ekintza horren bidez, pertsona batek erreferentziazko herrialdeko nazionalitatea eskuratzen du, aurretik beste nazionalitate bat edo herrigabearen izaera (estatu batek ere ez dio nazionalitatearen aitorpenik egin) izan ondoren.
Nazionalitatea eskuratzeko modu hori doan da, eta ez ditu administrazio-prozeduraren arau orokorrak bete behar. Gobernuak emango du edo ez, bere menturaz, errege-dekretu bidez, salbuespenezko gertakaririk aldi berean gertatzen den balioetsi ondoren.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek Espainiako nazionalitatea bide horretatik eskuratzeko eskubidea izango dute: aita edo ama espainiarra eta Espainian jaioa izatea edo espainiar baten guraso-ahalaren mende egon izana, bai eta legean araututako beste kasu batzuetan ere –zehazki, Memoria Historikoaren Legeak aukera ematen die hautabidez eskuratzeko aukera aita edo ama jatorriz espainiarra izan dutenei eta erbestealdiaren ondorioz Espainiako nazionalitatea galdu zutenen edo hari uko egin behar izan ziotenen lobei–.
Probintzia berezko nortasun juridikoa duen toki-entitate bat da, eta udalerri-elkartzeak eta lurralde-banaketak zehazten dute, Estatuko jarduerak betetzeko. Probintzia-mugetako edozein aldaketa Gorte Nagusiek onartu beharko dute, lege organiko bidez.
Emigrazio-mota horretan, jatorria probintzia batean dago eta migratzailearen hurrengo ohiko bizilekua, probintzia horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Emigrazio-mota horretan, helmuga probintzia batean dago eta migratzailearen aurreko ohiko bizilekua, probintzia horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Udalerria Estatuko lurralde-antolamenduaren oinarrizko toki-entitatea da. Nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.