C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Biztanle egoiliarren adinen araberako banaketa banatzen duen adin zehatza, haren azpitik eta goitik pertsona kopuru bera uzten duena.
Familiak zehaztutako erreferentzia-aldian jasotako errenta osoa da, errentaren gaineko zerga, ondarearen gaineko zergak eta gizarte-segurantzako kotizazioak kendu ondoren eta jasotako transferentziak barne.
Pertsona batek beste baten eskutik (osasun-arloko profesionala, zaintzailea, senitartekoren bat, ahaideak, lagunak, adiskideak edo beste pertsona batzuk) jasotzen duen asistentzia edo laguntza berezia da; asistentzia edo laguntza horren helburua da hura jasotzen duen pertsonak jarduera bat osorik edo zati batean egin ahal izatea.
Saltokitik bertatik jabe den familiako kideren batek edo batzuek hartu dituzten ondasunak barne hartzen ditu (haien zenbatekoa ordaindu gabe), kide horrek edo horiek erreferentzia-aldian kontsumitu edo oparitu dituztenak.
Autokontsumotzat jotzen dira norberaren nekazaritza-ustiategian, fabrikan edo tailerrean etxeko kideren batek edo batzuek sortutako ondasunak (elikagaietakoak, nagusiki), hark edo haiek erreferentzia-aldian kontsumitzen edo oparitzen dituztenak. Etxeko kideek familiaren jabetzakoa den ostalaritza-establezimenduan (tabernak, jatetxeak, sukalde-etxeak, etab.) egiten dituzten jatorduak autokontsumotzat jotzen dira (betiere establezimendu horretan soldatako langile ez badira).
Azalera erabilgarria da, metro koadrotan, etxebizitzaren kanpoko hormen barruan dagoen azalera. Beraz, geletarako azalera ez ezik, korridore, atari, komun eta gelatzat hartzen ez diren beste espazio batzuen azalera ere barne hartzen da.
Baliokidetasun-eskalak aukera ematen du zenbait tamainatako eta eraketatako etxeen arteko gastua (edo sarrera) erkatzeko, eskalako ekonomiak eta kontsumo-unitate baliokideak daudelako teorietan oinarrituta. Eskalako ekonomien teoriaren arabera, familia bateko kide kopuruaren igoerak ez dakar berarekin kontsumo-pauta berari eusteko gastuaren igoera proportzionala; izan ere, gastu partekatu batzuk ez dira proportzionalak kide kopuruarekin (hala izan daitezke, esaterako, etxebizitzaren berezkoak). Bestalde, familietako kontsumo-unitate baliokideen teoriak dio umeen kontsumo-pautak eta helduenak desberdinak direla.
Pertsona bakoitzeko diru-sarrerak honela lortzen dira familia bakoitzeko: familiako diru-sarrera garbiak zati familia horretako kide kopurua.
Batez besteko gastua familiako kalkulatzen da gastu osoaren zenbatespena zati familia kopuruaren zenbatespena eginda.
Kontsumo-unitateko batez besteko gastua gastu osoaren eta kontsumo-unitateen kopuru osoaren arteko zatidura gisa kalkulatzen da. Familiako kontsumo-unitateen kopurua ELGAren baliokidetasun-eskala aldatuaren arabera kalkulatzen da.
Batez besteko gastua pertsonako kalkulatzen da gastu osoaren zenbatespena zati etxe pribatuetan bizi den kopuru osoa eginda.
Son los hogares con carencia en al menos cuatro conceptos de una lista de nueve. Los conceptos considerados son:
- No puede permitirse ir de vacaciones al menos una semana al año.
- No puede permitirse una comida de carne, pollo o pescado al menos cada dos días.
- No puede permitirse mantener la vivienda con una temperatura adecuada.
- No tiene capacidad para afrontar gastos imprevistos.
- Ha tenido retrasos en el pago de gastos relacionados con la vivienda principal (hipoteca o alquiler, recibos de gas, comunidad...) o en compras a plazos en los últimos 12 meses.
- No puede permitirse disponer de un automóvil.
- No puede permitirse disponer de teléfono.
- No puede permitirse disponer de un televisor en color.
- No puede permitirse disponer de una lavadora.
Etxebizitza baten jabe den familiak bizileku duen etxeagatik ordainduko lukeen alokairua da, baldin eta bertako maizter izango balitz. Etxebizitzaren kontsumoaren balorazio egotzi horrek eragina du bai jabe den familiaren bizileku den familia-etxebizitzan bai familiari beste familia eta erakunde batzuek doan edo erdi doan lagatako etxebizitzaren erabileran.
Landunak 16 urteko eta gehiagoko populazioaren aldean.
Bigarren etapako bigarren hezkuntza amaitu ez duten 18 eta 24 urte bitartekoen portzentajea da, Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapenaren (INSN-2011) datuen arabera, 3. mailari dagokiona, eta, azken lau asteetan, inolako ikasketa-motarik edo prestakuntzarik egin ez duena.
Norberaren etxea eta bertako kideak mantentzeko eta haien ongizatea bermatzeko egiten diren ordaindu gabeko jarduerak, ohiko jarduerak barne, besteak beste: jatekoa prestatzea, arropa garbitzea eta lisatzea, erosketak egitea eta zenbait aparteko jarduera, hala nola konponketa- eta mantentze-lanak egitea, landare eta animaliak zaintzea edo administrazio-kudeaketak egitea –enplegua bilatzea, esate baterako–.
Etxeko zerbitzua da familiari etxeko zerbitzuak ematen dizkion pertsona oro, dirutan edo gauzatan emandako eta aldez aurretik ezarritako ordainsari baten truke (adibidez, gidariak, dontzeilak, umezainak edo etxeko laguntzaileak).
Familia-etxebizitza berean bizi den pertsona-taldea.
Familia-etxebizitza nagusi bat edo haren zati bat okupatzen duen pertsona edo batera okupatzen duen pertsona-multzoa, eta aurrekontu beraren kargura elikagaiak edo beste ondasun edo zerbitzu batzuk kontsumitzen eta/edo partekatzen dituztenak.
Sostengatzaile nagusitzat hartzen da 16 urte edo gehiagoko familiako kidea, baterako aurrekontuari aldian-aldian egiten dion ekarpena (ez noizean behin) familiako gastuei erantzutera bideratzen dena, gainerako kideen ekarpenen kasuan baino maila handiagoan.
Familien konposizioen sailkapena, aldagai soziodemografikoetan oinarrituta, hala nola adinean, sexuan eta kideen ahaidetasunean.
Familien amaierako kontsumo nazionaleko gastua da familiako kideen behar edo gabeziei zuzenean erantzuteko erabiltzen diren ondasun eta zerbitzuetan familiek egiten duten gastua. Amaierako kontsumoko gastua eta administrazio publikoek eta Etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek (EZIAGE) eginiko gauzazko gizarte-eskualdatzeak dira Kontabilitate Nazionalaren esparruan familien amaierako kontsumo eraginkorra. Familien amaierako kontsumoko gastuak honako hauek barne hartzen ditu: - Diru forman eginiko erosketak (diruzko gastua). - Zenbait ondasun eta zerbitzuren balio zenbatetsia, hala nola autokontsumoaren edo autohornikuntzaren ondoriozko produktuen balioa (familiek kontsumitzeko izan zein beste familia batzuei oparitzeko), enplegatzaileek soldatakoei gauzaz ordaintzea, etxebizitzen jabeei edo doan edo erdi doan erabiltzen dituztenei egotzitako alokairuak eta lantokian edo familiaren jabetzako ostalaritza-establezimenduan doan edo hobari moduan ematen diren bazkariak eta/edo afariak (diruaz bestelako gastua).
Familiako kide guztiek jasotako diru-sarrerak batuz kalkulatzen da. Etxeko errenta erabilgarriak (ordaindu diren zerga eta gizarte-segurantzako kotizazio garbiak) honako hauek barne hartzen ditu: - Lanaren etekin guztiak (soldatakoen soldatak eta norberaren konturako langileen diru-sarrerak) - Kapitalaren eta jabetzaren errentak - Familien arteko transferentziak - Eskudirutan jasotako gizarte-prestazio guztiak, erretiro-pentsioak barne. - Pentsio-plan pribatuetatik datozen diru-sarrerak Familiaren errenta eskuragarriak ez ditu honako hauek barne hartzen: - Gizarte-prestazioak jenerotan - Egotzitako alokairua - Diru-sarrerak jenerotan, enpresa-ibilgailua salbu - Autokontsumoa - Ondarearen gaineko zerga Errentaren osagai bakoitzari buruzko informazio xehatua aurki daiteke Batzordearen 1980/2003 (EE) Erregelamenduan eta EU-SILCen jarraibideetan.
Familiak eta banakako diru-sarrerak jasotzen dituzten kideek jaso ohi dituzten diru-sarrerak, sarrera horien jatorria edozein dela ere, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta antzeko beste ordainketa batzuk (Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea, Nahitaezko Mutualitateak eta Eskubide Pasiboak) deskontatu ondoren, baita zerga gisa ordaindutako zenbatekoak ere. Besteren konturako lanaren kasuan, Pertsona Fisikoen Errendimenduaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak soilik hartu behar dira kontuan; norberaren konturako lanaren kasuan, berriz, kontura atxikitako zergak eta PFEZaren ordainketa zatikatuak hartu behar dira kontuan. Etxeko kideek diru-sarrerak jasotzen dituztela ulertzen da lanean ari direnean edo lan baten truke ordainsaria jasotzen dutenean, edo pentsio, sorospen, kapital-errenta edo transferentziaren bat jasotzen dutenean. Hileko diru-sarrerak egutegiko azken hilabetean jasotako diru-sarrera erregularrei egiten die erreferentzia, kontuan hartuta aparteko diru-sarreren eta aldizka –baina ez hilero– jasotzen diren bestelako diru-sarreren hainbanaketa.
Honako hau da: haien errenta erabilgarri gordina gehi administrazio publikoetatik eta etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeetatik doan jasotzen dituzten ondasun eta zerbitzuen balioa.
Errenta gordina gehi transferentzia arrunten saldoa da (errentaren edo ondarearen gaineko zergak, gizarte-kotizazioak, gizarte-prestazioak eta bestelakoak).
Familietako kideek jasotzen duten errenta primario osoari dagokio: kideek ekoizpen-prozesuan parte hartzeagatik jasotako errentak gehi kobratu beharreko jabetza-errentak ken ordaindu beharrekoak (interesak, dibidenduak, etab.).
Pertsona bati erabat funtzionamenduan egoteko aukera ematen dioten bizitzako oinarrizko elementuen (janaria, arropa, botikak, berogailua, argia, etxebizitza, telefonoa eta garraioaren funtsezko kostuak) kostuari aurre egitea.
Autobus, tren, tranbia eta abarren sarea; ordutegi jakin batekin funtzionatu ohi dute eta edonork erabil ditzake. Zerbitzu horien hornitzailea udal-agintaritza edo enpresa pribatuak izan daitezke.
Ondasun edo zerbitzu bakoitzaren erreferentzia-aldiak esan nahi du ondasun edo zerbitzu horren gastuaren behaketari dagokion iraunaldia. Kalitate aldetik oso neketsua da, besteak beste, denbora-tarte luze bateko gastua ikertzea. Arrazoi horiengatik sartzen dira erreferentzia-aldiak. Nekeagatik eta ahanzten delako, mota horretako inkesten erreferentzia-aldiak direla eta, oro har, familiei ez zaie azterlan-aldian izan dituzten gastu guztiei buruz galdetzen, baizik eta epe laburragoan izan dituztenei buruz. Hala, aldi baterako jasotze-faktore bat aplikatuz, azterlan-aldian izan den familiako gastuaren zenbatespen bat lortzen da.
Zenbateko aldakorra duen prestazioa da; gizarte-laguntza gisa ematen da, bizilekuari dagokion autonomia-erkidegoaren arabera gutxieneko eskakizun batzuk bete ondoren.
Familia-unitateko bizilaguntzat jotzen den baina, astearen zati batean, haren ikasketa-lekua dagoen beste udalerri batean gauak ematen dituen ikasleak egiten dituen bidaiak dira.
15 eta 69 urte bitarteko biztanleek astialdian, etxean, lanean edo joan-etorrietan eginiko ariketa fisiko guztia. Azken zazpi egunetako maiztasuna, iraupena eta intentsitatea jasotzen ditu. Lortutako jarduera-gradu handienari egiten dio erreferentzia.
Talde baten jarduera-tasa da biztanleria aktiboaren parte den talde bereko kideen proportzioa. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko populazioaren arabera kalkulatzen dira (betetako adina).
Familiako kontsumo-unitateko diru-sarrerak familietan eskala-ekonomiak kontuan hartzeko kalkulatzen dira. Familiaren guztizko diru-sarrerak kontsumo-unitateen kopuruarekin zatituta lortzen dira. Haiek kalkulatzeko, aldatutako ELGAren eskala erabiltzen da. Eskala horrek 1eko pisua ematen dio lehen helduari, 0,5eko pisua gainerako helduei eta 0,3ko pisua 14 urtetik beherakoei. Familiako kontsumo-unitateko diru-sarrera kalkulatu ondoren, hura kide bakoitzari esleitzen zaio.
Mediana-errenta balio bat da eta gizabanako guztiak sarrera txikienetik handienera antolatu eta haien erdiak balio horren azpitik uzten ditu eta beste erdiak gainetik. Mediana-errentaren balioa neurri erlatiboa da, eta haren balioa errenta-mailaren eta errenta urte jakin batean populazioaren artean banatzeko moduaren araberakoa da. Familia-errenta errenta baliokide bihurtzeko (kontsumo-unitate bakoitzeko), nazioarte-mailan "kontsumo-unitate" kontzeptua aplikatzen da, eta kontzeptu horrek familia-gastuak partekatzen dituzten pertsonen kopuruaren eta adinaren arabera gertatzen diren eskala-ekonomiak kontuan hartzen ditu. Kontsumo-unitate bat bakarrik bizi den pertsona bat da Familia baten errenta baliokidea (kontsumo-unitateko diru-sarrera) kalkulatzeko, familiaren errenta erabilgarri osoa zati hura osatzen duten kontsumo-unitate baliokideen kopurua egiten da, eta zatidura horren balioa kontsumo-unitateko diru-sarrera gisa esleitzen zaie familia hori osatzen duten kide guztiei.
Langileek lantokietara joateko –muga zehatz batzuen barruan– egiten duten ibilbide laburrenari egiten dio erreferentzia (bizilekutik lantokira, garraiobidearen aldaketak barne), eta hiri-gerrikoan bizi ez diren baina bertan lan egiten duten langileek eginiko lekualdatzeak jaso behar ditu.
Ohiko bizilekuaren eta lantokiaren artean lekualdatzeko batez besteko iraupena (minutuetan). Azken horrek perimetro zehaztuaren barruan egon behar du, eta bizilekua edozein lekutan egon daiteke, baita atzerrian ere.
Aktibo-talde baten langabezia-tasa langabezian dauden talde bereko aktiboen proportzioari esaten zaio. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria aktiboaren arabera kalkulatzen dira.
Familia-mota horretan, lan egiteko adina duten kideek elkarrizketari dagokion urteko aurrekoan (sarreren erreferentzia-aldia) lanerako izan zuten ahalmen osoaren % 20 baino gutxiago lan egin dute. Batetik, familiako kideak erreferentzia-urtean lanean egon diren hilabete kopurua kalkulatzen da eta, bestetik, teorikoki kide horiek lan egin ahal izan duten hil kopurua, guztira. Ratioa kalkulatzen da eta % 20 baino txikiagoa den zehazten da. Aldagai hori ez da aplikatzen 60 urteko eta gehiagoko pertsonen kasuan.
Familia-unitateko bizilaguntzat jotzen den baina, astearen zati batean, haren lantokia dagoen beste udalerri batean gauak ematen dituen langile batek egiten dituen bidaiak dira.
Hitzarmenezko, testamentuzko edo legezko xedapenagatik edo xedapen judizialagatik, pertsona batek beste bati edo haren legezko ordezkariari pasatu beharreko kopurua, elikatu ahal izateko eta existitzeagatiko funtsezko beste xede batzuk bete ahal izateko.
Bederatzi kontzeptuko zerrenda batean gutxienez lautan gabeziak dituzten etxeak dira. Honako kontzeptu hauek hartzen dira kontuan: - Ezin da urtean astebete joan, gutxienez, oporretan. - Ezin du haragirik, oilaskorik edo arrainik jan, gutxienez, bi egunean behin. - Ezin dio etxebizitzan tenperatura egokiari eutsi. - Ez du ezusteko gastuei aurre egiteko gaitasunik. - Atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin zerikusia duten gastuak ordaintzeko (hipoteka edo alokairua, gas-ordainagiriak, erkidegoa…) edo epekako erosketetan azken 12 hiletan. - Ezin du autorik izan. - Ezin du telefonorik izan. - Ezin du koloretako telebistarik izan. - Ezin du garbigailurik izan.
Bidaiariak garraiatzeko trenbide elektrikoa, trafiko-bolumen handia har dezakeena eta honako ezaugarri hauek dituena: trenbidearen gaineko eskubide esklusiboak, zenbait bagoi dituzten trenak, abiadura handikoak eta azelerazio azkarrekoak, seinaleztapen-sistema aurreratua, eta trenbide-pasagunerik eza, trenen maiztasun handia egon ahal izateko, eta nasa goratuak. Metroen bereizgarri bat da, era berean, elkarrengandik oso hurbil dauden geltokiak dituztela; 700 eta 1.200 metro bitarteko distantzia izan ohi dute geltokien artean. «Abiadura handia» tranbiekin eta metro arinekin alderatuta ulertu behar da, eta 30-40 km/ h inguru adierazten du distantzia laburretan eta 40-70 km/h, distantzia luzeagoetan.
Bidaiariak garraiatzeko trena; sarritan, propultsio elektrikoko autoak erabiltzen ditu, eta auto horiek errailen gainean ibiltzen dira eta banaka edo tren motzetan jardun ohi dute, trenbide bikoitz finkoetan. Oro har, geralekuen/geltokien arteko distantzia 1.200 m-tik beherakoa izan ohi da. Metroekin alderatuta, metro arinaren eraikuntza arinagoa da, zirkulazio-bolumen txikiagoetarako pentsatuta dago eta abiadura txikiagoetan bidaiatu ohi du. Batzuetan zaila izaten da metro arinen eta tranbien arteko bereizketa zehatza egitea; tranbiak ez daude bide-trafikotik bereizita, eta metro arina, berriz, beste sistema batzuetatik bereizita egon daiteke.
Erreferentziazko astean lanik gabe, lanerako prest eta enplegua aktiboki bilatzen egon diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak. Era berean, langabeak dira dagoeneko lana aurkitu dutenak eta hartan hasteko zain daudenak, betiere lehenengo bi baldintzak betetzen badituzte.
Zentro baten edukiera da zentroak erreferentziazko egunetan erabilgarri duen plaza kopurua.