C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Familiako kide bat, 16 urte edo gehiago dituena elkarrizketaren aurreko urteko abenduaren 31n.
28 egun baino gutxiago dituztenen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako 100 heriotza bakoitzeko.
28 egun baino gutxiago dituztenen heriotzen guztizkoaa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako urtebetetik beherakoen 100 heriotza bakoitzeko.
7 egun baino gutxiago dituztenen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako 28 egunetik beherakoen 100 heriotza bakoitzeko.
7 egun baino gutxiago dituztenen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako 100 heriotza bakoitzeko.
7 egun baino gutxiago dituztenen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako urtebetetik beherakoen 100 heriotza bakoitzeko.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
adinagatik hiltzeko probabilitate edo arriskuaren seriea, x adin bakoitzean, honela definitzen da: hasierako kohorteko gizabanako batek x eta x+1 adinen artean hiltzeko duen probabilitatea.
Betetako urteen araberako adina. Adinaren kontzeptu hori da gehien erabiltzen dena, eta pertsona batek data zehatz batean dituen urte beteen kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, pertsona batek haren azken urteurrenean “bete” zuen urte kopurua da.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Enbrioia edo fetua nahita eragin ez diren kausen ondorioz galtzea.
Adin jakin bateko pertsona batek, zenbatespena egiteko unean adinaren arabera dagoen heriotza-ereduari eutsiz gero, bizitzen jarraitzea espero den batez besteko urte kopurua da.
Etorkizuneko bizitzako batez besteko urte kopurua x adinetik aurrera, aztertutako aldiko hilkortasun-patroia aldatzen ez bada.
Pertsona batek osasun onarekin (muga funtzionalik edo desgaitasunik gabe) bizitzea espero den batez besteko urte kopurua.
x adin zehatzeko bizi-itxaropenaren seriea honela definitzen da: hasierako kohorteko x adineko gizabanako bati bizitzeko geratzen zaion batez besteko urte kopurua.
Bizitzako azken urtean x adin bakoitzean bizi izandako urteen batez bestekoaren seriea, hasierako kohorteko gizabanakoek, adin horrekin hiltzen direnek, x adinarekin bizi izandako batez besteko denboraren berdina da.
Se entiende por causa de muerte la enfermedad o lesión que produjo la muerte o contribuyó a ella y las circunstancias del accidente o violencia que produjeron dicha lesión.
Enbrioia edo fetua nahita eragin diren kausen ondorioz galtzea.
Urte jakin batean zehar eratutako ezkontzen guztizkoa, eremu jakin batekoak, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Etxeko kideen kopurua
Sortze bideragarriaren produktu bat hiltzea, amaren gorputzetik erabat bota edo atera aurretik. Bideragarritasun hori da, hain zuzen ere, fetuaren heriotza berantiarrak eta abortuak bereizteko balio duena. Gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) fetuaren bideragarritasuna identifikatu du gutxienez 500 gr pisatzen duten jaio hilekin, eta, datu hori izan ezean, gutxienez 22 asteko haurdunaldi-adinarekin.
Eremu jakin bateko amen fetuaren heriotza berantiarren guztizkoa, eremu horretako 1.000 jaio bakoitzeko (bizirik jaiotakoak gehi fetuaren heriotza berantiarrak).
Eremu jakin bateko gizonen heriotza kopurua, eremu bereko emakumeen 100 heriotza bakoitzeko.
Eremu jakin bateko urtebete baino gutxiagoko haurren heriotzen guztizkoa, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
Bizirik jaiotakoen eta heriotzen arteko aldearen ondorioz biztanle kopuruan gertatzen den igoera edo jaitsiera adierazten du.
Bizirik jaiotako baten kasuan jaio eta ondoko edozein unetan edozein bizi-zeinu behin betiko desagertzea da. Espainian tradizioan erabili izan den heriotzaren estatistika-kontzeptuak 24 ordu baino gehiagoko bizitza izan ondoren hildako guztiak barne hartzen izan ditu. 1975az geroztik, kontzeptu hori zabaldu egin zen, eta bizirik jaiotakoen artean lehen 24 orduetan hil direnak barne hartzen hasi zen.
Heriotza-kausa da heriotza eragin zuen edo hura gertatzeko esku hartu zuen gaixotasuna edo lesioa eta lesio hori eragin zuten istripuaren edo indarkeriaren gertakariak
Urte jakin batean erregistratutako eremu jakin bateko pertsonen heriotzen guztizkoa, x adinekoena (edo adin-taldekoak), populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
1.000 biztanleko heriotza kopurua adierazten du. Udal-adierazleak direnez, zenbakitzailean kontuan hartzen dugu erreferentzia-urtearen aurreko eta atzeko bi urteetan izan diren jaiotzen batez besteko kopurua.
Istripu baten ondorioz berehala edo hurrengo 30 egunetan hildako edozein pertsona, suizidioak izan ezik.
Eremu jakin bateko pertsonen heriotzen guztizkoa, urte jakin batekoak, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Hilkortasun-tasa espezifikoen seriea x adinean honela definitzen da: adin horrekin hiltzen diren hasierako kohorteko gizabanakoen kopurua zati belaunaldi horretako gizabanakoak heriotza-arriskuaren eraginpean egon diren denbora.
Hilkortasun-taulek fenomeno demografiko horrek hasierako kohorte batean duen eragina neurtzen dute. Kohorte hori, oro har, 100.000 gizabanakok osatzen dute, jaiotzen direnetik desagertzen diren arte, adinaren araberako serie edo funtzio biometriko hauen bidez: bizirik iaun duten pertsonen seriea, heriotza teorikoen seriea, bizitzako azken urtean bizi izandako batez besteko urteen seriea, populazio geldikorraren seriea, hilkortasun-tasa espezifikoen seriea, hiltzeko probabilitateen edo arriskuen seriea, bizitzeko dagoen denboraren seriea, x adin zehatzean dagoen bizi-itxaropenaren seriea.
Heriotza eragin zuten edo hura gertatzeko esku hartu zuten gaixotasunen, gaixotasun-egoeren edo lesioen eta lesio hori eragin zuten istripuaren edo indarkeriaren gertakarien multzoa.
Zuzenean heriotzara eraman zuten gertakari patologikoen katea hasi zuen gaixotasuna edo lesioa, edo lesio hilgarria eragin zuen istripuaren edo indarkeriaren gertakariak.
Kanpo-kausak barne hartzen ditu: Istripuak, Pozoidurak, Suizidioak eta Erailketak, intzidentzia gehien duten kanpo-kausen sintesi gisa; 00 - E999 kodeak ditu.
Eremu jakin bati dagokion amaren jaiotza kopurua, urte jakin batean eremu horri dagozkion pertsonen 1.000 heriotzako.
28 egunetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 28 egunetik beherako haurren heriotzen guztizkoa (0 eta 27 egun bitartekoak), eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
7 bizitza-egun edo gehiago, baina 28 baino gutxiago dituzten urtebetetik beherako haurren heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 7 bizitza-egun edo gehiago, baina 28 baino gutxiago dituzten urtebetetik beherako adingabeen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
7 egunetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: 7 egunetik beherako haurren heriotzen guztizkoa (0 eta 6 egun bitartekoak), eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
28 bizitza-egun bete dituzten urtebetetik beherakoen heriotzen eta urte jakin batean bizirik jaiotakoen arteko erlazioa. Honela kalkulatzen da: urte bat baino gutxiago, baina 27 bizitza-egun baino gehiago bete dituzten haurren heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, eremu horretan bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.
Fetu-heriotza berantiarren guztizkoa, gehi 7 bizitza-egun baino gutxiago bete dituzten urtebete baino gutxiagokoen heriotzak, eremu jakin bateko amenak, eremu horretan jaiotako 1.000 biztanleko (bizirik jaiotakoak gehi fetu-heriotza berantiarrak).
Honako hauek sartzen dira kanpoko arrazoien barruan: istripuak, pozoidurak, suizidioak eta giza hilketak, intzidentziarik handieneko kanpoko arrazoien laburpen gisa; 00 - E999 kodeak biltzen dituzte.
Nork bere buruaren aurka nahita egindako lesio-egintza, lesio larriak dakartzana, baina ez heriotza, agintari nazional eskudunak erregistratua eta halakotzat sailkatua.
x adineko populazio geldikorraren seriea, x adina beteta duten hasierako belaunaldiko gizabanakoek bizitako denbora osoaren (urtetan neurtua) batez bestekoaren berdina da adin bakoitzean.
Probintzia berezko nortasun juridikoa duen toki-entitate bat da, eta udalerri-elkartzeak eta lurralde-banaketak zehazten dute, Estatuko jarduerak betetzeko. Probintzia-mugetako edozein aldaketa Gorte Nagusiek onartu beharko dute, lege organiko bidez.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Nork bere buruari nahita egin dion lesio-egintza, heriotza eragiten duena,eta agintari nazional eskudunak halakotzat erregistratua eta sailkatua.
Udalerria Estatuko lurralde-antolamenduaren oinarrizko toki-entitatea da. Nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.
Urtebetetik beherakoen heriotzen guztizkoa, eremu jakin batekoena, bertan erregistratutako 100 heriotza bakoitzeko.
x adinean bizitzeko geratzen den denboraren seriea honela definitzen da: belaunaldiari x urtetik iraungi arte geratzen zaion denbora.
x adin zehatzeko bizirauleen serieak x adinera bizirik iristen diren hasierako kohorteko gizabanakoen kopurua adierazten du.
x adin zehatzeko heriotza teorikoen serieak elkarren segidako bi adinen arteko kohortean izaten diren heriotzen kopurua adierazten du.