Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Langilea bere lan-bizitza hasten denean eta Gizarte Segurantzaren sistemako araubideren batean alta ematen zaionean da afiliatua. Egoera horri hasierako alta deitzen zaio; langileak jarduera uzten badu, baja emango zaio, baina afiliatuta jarraituko du, laneko bajako egoeran; jarduerari berriz ekiten badio, alta emango zaio (estatistika-ondorioetarako segidako alta izenekoa), baina ez du berriz afiliatu behar izango, afiliazioa bakarra baita langilearen bizitza osorako, arestian adierazi denez.
Laneko altan dauden afiliatuen kopurua ez dator bat langileen kopuruarekin, kotizatzeko betebeharra sortzen duten egoeren kopuruarekin baizik (lan-harremanak).
Afiliazioa nahitaezkoa da Gizarte Segurantzaren aplikazio-eremuan sartuta dauden pertsona guztientzat, eta bakarra langilearen bizitza osorako eta Sistema osorako, afiliazioaren ondoren gerta daitezkeen altak, bajak eta gainerako aldaketak galarazi gabe.
Gizarte Segurantzaren sistema araubide multzo batean egituratuta dago, eta, araubide horien bidez, Estatuak bere aplikazio-eremuan dauden pertsonei babes egokia bermatzen die legeak zehazten dituen kontingentzietan eta egoeretan. Gizarte Segurantzako afiliazioa araubide horietako baten bitartez egiten da beti, eta batean edo bestean sartzea hainbat arrazoik baldintzatzen dute, hala nola lanari lotutako jarduera ekonomikoaren izaerak edo altaren azpian dagoen kontratu-harremanaren motak (lanekoa bada, alta besteren konturako araubide batean eman beharko da, hala nola Araubide Orokorrean, eta merkataritzakoa bada, berriz, langileak norberaren konturako araubide batean egon beharko du altan).
Dagokion hileko azken lanegunean altan dauden afiliazioen kopurua adierazten du. Pertsona bera duen kotizazio-egoera bakoitzean kontabilizatzen da, hainbat lan-jarduera araubide berean edo gehiagotan egiten dituelako.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan, bi digituko EJSN-2009ren arabera 01-03 jardueren artean dauden jarduera ekonomikoak sartzen dira.
Industrian, bi digituko EJSN-2009ren arabera 05-39 jardueren artean dauden jarduera ekonomikoak sartzen dira.
Eraikuntzan, bi digituko EJSN-2009ren arabera 41-43 jardueren artean dauden jarduera ekonomikoak sartzen dira.
Zerbitzuetan, bi digituko EJSN-2009ren arabera 45-99 jardueren artean dauden jarduera ekonomikoak sartzen dira.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.