Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Betetako urteen araberako adina. Adinaren kontzeptu hori da gehien erabiltzen dena, eta pertsona batek data zehatz batean dituen urte beteen kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, pertsona batek haren azken urteurrenean “bete” zuen urte kopurua da.
Biztanle egoiliarren adinen araberako banaketa banatzen duen adin zehatza, haren azpitik eta goitik pertsona kopuru bera uzten duena.
Herrialde informatzaileko eta beste edozein herrialdetako herritarrak ez diren pertsonak, baina, hala ere, herrialde horrekin loturak ezarri dituztenak, erabateko herritartasuneko eskubide eta betebehar batzuk baina ez guztiak barne.
Espainiako nazionalitatea duten pertsona guztiak biltzen ditu, nazionalitate hori bakarra izan ala ez, haien bizilekuari dagokion Bulego Kontsularreko Matrikula Erregistroan ohiko egoiliar gisa inskribatuta daudenak, baldin eta haien inskripzioa INEri jakinarazi bazaio, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren (MAEC) bidez.
Egungo ohiko bizilekua duen herrialdetik kanpo jaio zen pertsona, pertsonaren herritartasuna edozein dela ere.
Atzerrian jaiotako eremu jakin bateko populazioaren portzentajea, eremu horretako guztizko populazioaren aldean, urte jakin bateko urtarrilaren 1ean.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Borondatezkoa da eta bi ikasturtetan egiten da, 16 urteetatik 18 urteetara bitarte.
Bizitegi-aldaketa aztertutako esparru geografikoko udalerri batetik.
EBko beste herrialde bateko herritarrak dira.
EBkoa ez den herrialde bateko nazionalitatea duten baina EBko herrialde batean jaio eta bizi diren pertsona guztiak dira..
EBko herrialde bateko nazionalitatea duten pertsona guztiak, egun bizileku duten herrialdea gorabehera.
Ordezkaritza banatzeko oinarria den eta aldi berean hauteskundeak egiaztatzen diren lurralde-unitatea da.
Hautesleak izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztien inskripzioa biltzen duen erregistroa da. Halaber, 16 eta 17 urteko pertsonak biltzen ditu, adingabeen kalifikazioarekin. Errolda egitea eta mantentzea Hauteskunde Erroldaren Bulegoari (OCE) dagokio. Bulegoa Estatistikako Institutu Nazionalaren barruan dago, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Legearen (LOREG) arabera. Hautesle-errolda osatzen dutenak honako hauek dira: Espainian bizi diren espainiarren errolda, atzerrian bizi diren espainiarren errolda eta Espainian bizi diren eta udal-hauteskundeetan edo Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten atzerritarren errolda.
Herrialdeko herritarrak; ez dute zertan bertan jaio behar izan.
Pertsona bat zer lekutan jaio den; alegia, amak jaiotzaren unean duen ohiko bizilekua, datuak biltzeko egunean zehaztua.
Egungo ohiko bizilekuari dagokion herrialdean jaio zen pertsona, pertsonaren herritartasuna edozein izanda ere.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Ekintza horren bidez, pertsona batek erreferentziazko herrialdeko nazionalitatea eskuratzen du, aurretik beste nazionalitate bat edo herrigabearen izaera (estatu batek ere ez dio nazionalitatearen aitorpenik egin) izan ondoren.
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Daukaten nazionalitateari dagokion eta oraindik bizileku duten herrialdean jaio diren herritarrak dira.