Web escolar - Título

Web escolar

Eduki publikatzailea

Zenbatzen

Interesatzen zaigu jakitea zenbat pertsona dauden aire zabaleko ekitaldi batean (kontzertu bat, manifestazio bat, Iruñeko txupinazoa) edo zenbat globulu zuri odolean, sistema immunearen egoera ezagutzeko.


Hartzaileak: DBHko 1. maila (DBHko edozein maila)


Iraupena:

Eskolako 2-3 saio (50-55 minutu saioko). Ikerketa- eta analisi-fasea.


Helburuak:

  • Estatistika kasu erreal batean aplikatzea, besteak beste: espazio jakin batean zenbat elementu dauden kalkulatzea. 
  • Laginen araberako zenbatespena eta batez bestekoaren portaera.
  • Emaitzak aztertzea.

Eduki didaktikoak:

  • Azterlan estatistikoen diseinua. 
  • Datuen kokapena eta antolaketa. 
  • Zenbatespena.

Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):

  • Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
  • Konpetentzia digitala (KD).
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII).

Metodologia: Lana bikoteka edo taldeka. Lan kolektiboa. Analisi-jarduera.


Behar diren baliabideak: Chromebooks. Google-ren kalkulu-orria. Proiektore edo monitore elkarreragilea.  


Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak.