Web escolar
Erregresio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko mendekotasun linealik badagoen ikertu eta aztertzea, ikuspuntu grafikotik (sakabanatze-diagrama) eta analitikotik (dagokion erregresio-eredu lineala edo erregresio-zuzena doituz).
Hainbat jakintza-arlotako eguneroko testuinguru errealetan zenbakizko aldagaien bikoteen artean dauden erregresio linealeko ereduak ikertzea.
Nafarroako jaiotza-tasari eta ugalkortasunari buruzko estatistika ikertzea.
Hartzaileak: Batxilergoko 1. maila.
Iraupena:
Eskolako 3 saio (50-55 minutu saioko). Esplorazio- eta analisi-fasea.
Oharra: txantiloia ikasleekin sortzen bada, saio bat gehitu behar da.
- 1. eta 2. jarduerak (2,5 saio).
- 3. jarduera (0,5 saio).
Eskolako saio 1 (50-55 minutu saioko). Ikerketa-fasea.
- 4. jarduera (saio 1)
Helburuak:
- Zenbakizko aldagaien bikoteen arteko erregresio linealeko ereduen azterketa.
- Eguneroko bizitzako estatistika-eragiketa erreal bati lotutako informazioa aurkitzea eta lortzea.
Eduki didaktikoak:
- Erregresio linealen ereduen historia.
- Sakabanatze-grafikoa. Puntu-hodeia. Joera-lerroa.
- Kobariantza. Pearson-en korrelazio linealaren koefizientea.
- Erregresio-zuzena: konstantea, malda, determinazio-koefizientea.
- Erregresio linealen hondarren azterketa.
- Zenbakizko aldagaien bikoteen arteko erregresio linealen ereduak aztertzea.
- Pronostikoak edo itxarondako balioak lortzea. Pronostikoaren fidagarritasuna.
Funtsezko konpetentziak(LOMLOE):
- Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
- Konpetentzia digitala. (KD)
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa. (KPSII)
Metodologia: Banaka. Lana bikoteka. Analisi-jarduera.
Behar diren baliabideak: Chromebook-ak. Proiektore edo monitore elkarreragilea.
Google kalkulu-orria. Applet Geogebra.
Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak. Osasun Zientziak
Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritza.
3. DHB
Saskibaloi partida
Zer jokalari atera behar dut partida goitik behera aldatzeko?
Batxilergoa (1.)
Soldata-egituraren udal-estatistika
Nafarroako soldata egitura ikertu eta aztertzea hainbat faktoreren arabera.
1. DHB
Zenbatzen
Interesatzen zaigu jakitea zenbat pertsona dauden aire zabaleko ekitaldi batean.
3. DHB
Superreko erosketa
Supermerkatuko produktuen prezioen lehen digitu esanguratsuaren banaketa zehaztea.
4. DBH
Korrelazio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko erlazio lineala aztertzea.
Batxilergoa (1.)
Erregresio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko mendekotasun linealik badagoen ikertu eta aztertzea
4. DBH
NASTAT. I+G eta produktibitatea
Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.