Web escolar - Título

Web escolar

Eduki publikatzailea

NASTAT. I+G eta produktibitatea

Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.


Hartzaileak: DBHko 4. maila (Batxilergoko 1. mailarako ere)


Iraupena:

Eskolako 3-4 saio (50-55 minutu saioko). Esplorazio- eta analisi-fasea.

  • 1. eta 2. jarduerak (saio 1).
  •  3. jarduera (saio 1).
  • 4. aktibatzailea 4 (saio 1).

Eskolako 2 saio gutxienez (50-55 minutu saioko). Ikerketa-fasea.

4. jarduera (2 saio gutxienez, sakontze-mailaren arabera).


Helburuak:

  • Indizeen konparazioan eta haien arteko erlazioan oinarritutako datuen analisia eta interpretazioa. 
  • Eguneroko bizitzako estatistika-eragiketa erreal bati lotutako informazioa aurkitzea eta lortzea.

Eduki didaktikoak:

  • Azterlan estatistikoen diseinua. 
  • Datuen kokapena eta antolaketa. 
  • Indizeen konparazioa. 
  • Parametro estatistikoak lortu eta konparatzea.
  • Sakabanatze-diagramak eta grafikoen konparazioa.
  • Aldagai-bikoteen arteko lotura edo erlazioa aztertzea.

Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):

  • Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
  • Konpetentzia digitala. (KD)
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa. (KPSII)

Metodologia: Lana bikoteka edo taldeka. Lan kolektiboa. Analisi-jarduera.


Behar diren baliabideak: Chromebook-ak. Google kalkulu-orria. Proiektore edo monitore elkarreragilea. 


Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak. Ekonomia