Web escolar
Korrelazio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko erlazio lineala aztertzea, ikuspuntu grafikotik (sakabanatze-diagrama) eta analitikotik (Pearson-en korrelazio linealaren koefizientearen bidez).
Hainbat jakintza-arlori lotutako eguneroko testuinguru errealetan zenbakizko aldagaien bikoteen arteko erlazioa ikertzea.
Nafarroako jaiotza-tasari eta ugalkortasunari buruzko estatistika ikertzea.
Hartzaileak: DBHko 4. maila. Batxilergoko 1. maila.
Iraupena:
Eskolako 2 saio (50-55 minutu saioko). Esplorazio- eta analisi-fasea.
- 1. eta 2. jarduerak (1,5 saio).
- 3. jarduera (0,5 saio).
Oharra: txantiloia ikasleekin sortzen bada, saio bat gehitu behar da.
Eskolako 2 saio (50-55 minutu saioko). Ikerketa-fasea.
- 4. jarduera (saio 1). Ikasle bikote bakoitzari ikerketa pare bat bakarrik banatu.Testuingurua ibilbide akademikoaren arabera aukeratu.
- 5. jarduera (saio 1).
Helburuak:
- Zenbakizko aldagaien bikoteen arteko korrelazio linealaren mota eta gradua aztertu eta interpretatzea.
- Eguneroko bizitzako estatistika-eragiketa erreal bati lotutako informazioa aurkitzea eta lortzea.
Eduki didaktikoak:
- Sakabanatze-grafikoa. Puntu-hodeia.
- Kobariantza. Pearson-en korrelazio linealaren koefizientea.
- Zenbakizko aldagaien bikoteen arteko harremanaren azterketa.
- Datuak bistaratzearen garrantzia.
Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):
- Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
- Konpetentzia digitala. (KD)
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa. (KPSII)
Metodologia: Banaka. Lana bikoteka. Analisi-jarduera.
Behar diren baliabideak: Chromebook-ak. Proiektore edo monitore elkarreragilea.
Applet Geogebra. Google kalkulu-orria.
Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak. Osasun Zientziak
Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritza.
3. DHB
Saskibaloi partida
Zer jokalari atera behar dut partida goitik behera aldatzeko?
Batxilergoa (1.)
Soldata-egituraren udal-estatistika
Nafarroako soldata egitura ikertu eta aztertzea hainbat faktoreren arabera.
1. DHB
Zenbatzen
Interesatzen zaigu jakitea zenbat pertsona dauden aire zabaleko ekitaldi batean.
3. DHB
Superreko erosketa
Supermerkatuko produktuen prezioen lehen digitu esanguratsuaren banaketa zehaztea.
4. DBH
Korrelazio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko erlazio lineala aztertzea.
Batxilergoa (1.)
Erregresio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko mendekotasun linealik badagoen ikertu eta aztertzea
4. DBH
NASTAT. I+G eta produktibitatea
Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.