Web escolar
Zenbatzen
Jarduera garatzeko eskuragarri dauden baliabideak
Interesatzen zaigu jakitea zenbat pertsona dauden aire zabaleko ekitaldi batean (kontzertu bat, manifestazio bat, Iruñeko txupinazoa) edo zenbat globulu zuri odolean, sistema immunearen egoera ezagutzeko.
Hartzaileak: DBHko 1. maila (DBHko edozein maila)
Iraupena:
Eskolako 2-3 saio (50-55 minutu saioko). Ikerketa- eta analisi-fasea.
Helburuak:
- Estatistika kasu erreal batean aplikatzea, besteak beste: espazio jakin batean zenbat elementu dauden kalkulatzea.
- Laginen araberako zenbatespena eta batez bestekoaren portaera.
- Emaitzak aztertzea.
Eduki didaktikoak:
- Azterlan estatistikoen diseinua.
- Datuen kokapena eta antolaketa.
- Zenbatespena.
Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):
- Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
- Konpetentzia digitala (KD).
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII).
Metodologia: Lana bikoteka edo taldeka. Lan kolektiboa. Analisi-jarduera.
Behar diren baliabideak: Chromebooks. Google-ren kalkulu-orria. Proiektore edo monitore elkarreragilea.
Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak.
3. DHB
Saskibaloi partida
Zer jokalari atera behar dut partida goitik behera aldatzeko?
Batxilergoa (1.)
Soldata-egituraren udal-estatistika
Nafarroako soldata egitura ikertu eta aztertzea hainbat faktoreren arabera.
1. DHB
Zenbatzen
Interesatzen zaigu jakitea zenbat pertsona dauden aire zabaleko ekitaldi batean.
3. DHB
Superreko erosketa
Supermerkatuko produktuen prezioen lehen digitu esanguratsuaren banaketa zehaztea.
4. DBH
Korrelazio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko erlazio lineala aztertzea.
Batxilergoa (1.)
Erregresio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko mendekotasun linealik badagoen ikertu eta aztertzea
4. DBH
NASTAT. I+G eta produktibitatea
Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.