C_servicios

Zerbitzuak

Nastaten helburua da gizarteari errealitatea hobeto ulertzen laguntzea eta, horretarako, ekonomia-, gizarte- eta demografia-arloetako eta zientzia- eta kultura-jardueraren eremuetako informazioa eta datuak eskaintzea, erabaki onenak hartu ahal izateko.

Estatistika-ekoizpen propioa

Nafarroako Estatistika Erakundearen eginkizun nagusia da funtsezko adierazle edo datuen bidez ezagutzera ematen duen estatistika-informazioa sortzea. Garrantzia, konparagarritasuna edo argitasuna dira estatistika-jarduera zuzentzen duten balioetako batzuk.

Nastatek estatistika-informazioaren neurrirako eskaerei ere erantzuten die eta, hala, gizarte-eragileen eta herritarren behar bereziei erantzuten die. Ildo horretan, Nastatek aurreikusten du prozesamendu espezializatuko gela bat gaitzea, zenbait eragiketaren mikrodatu anonimizatuak kontsultatu eta prozesatzeko.

Informazioaren kudeaketa

Nastatek estatistika-informazioa koordinatzen du, Datu-base komunen kudeaketaren bidez eta adierazleen sistema zentral batean eragina duen gobernantza-sistema baten bitartez.

Helburua informazioa homogeneizatzea eta sustatzea da eta, hala, hura ekoizteko eta irisgarria izateko bide ematea.

Estatistika-hedapena

Estatistika-datuak hedatzeko kanal nagusia web-orrialdea da. Informazioa ematen du zenbait produktutan: oharrak, bistaratzeak, taulak eta metodologiak, nagusiki. Taulek eta bistaratzeek zenbait kontsulta-maila egiteko aukera ematen dute, eta neurrirako eskaerek, nahi den informazioa areagotzeko.

Twitterreko @nastat_na kontuak aukera ematen du, era berean, estatistika publikora arin sartzeko eta esteken bidez edukietan sakontzeko.

Eskola-eremuan, eskola-elkarteari estatistika hurbilduko dioten edukiak sortzeko lana jarri da abian. Gainera, Nastatek ikastetxeekin dihardu elkarlanean, hitzaldien bidez, eta hitzaldi haietan egiten duen lana azaltzen du.

Infografien edo estatistika-edukiko mapen bidez, estatistika publiko berriei hurbildu nahi zaie eta, hala, informazioa euskarri deigarriagoetan jarri ikusgai.

Erabiltzaileentzako laguntza

Nastatek, betetzen duen estatistikako lan publikoa kontuan hartuta, laguntza pertsonalizatua eskaintzen die datuen analisiaren edo aholkularitza metodologikoaren inguruan erabiltzaile-mota guztiei, dela Nafarroako Gobernuko beste sail edo erakunde batzuei, dela estatistika-arloan zalantzak argitzeko laguntza behar duten herritar anonimoei.

Nafarroako Estatistika Erakundeak alderdi hori garatzeko zenbait ekintza aurreikusten ditu, besteak beste, gardentasun-atari bat edo herritarrei arreta emateko aurretiko hitzorduaren zerbitzu bat abiaraztea.